Emakumeak sarean: Ura eta saneamendua Omoa-n

Emakumeak  sarean:  Ura  eta  saneamendua  Omoa-n Image

Hondurasko Omoa munizipalitatean, Cuyamel ibaiaren erdiko arroan, bizi diren 5 komunitatek proposatu zituzten toki-garapenerako ekimenak bultzatzen jarraitu dugu 2018an. Hain zuzen, hiru komunitatetan ura eskuragarri izateko eta beste bitan, berriz, ur-erabilgarritasuna optimizatzeko. Halatan, komunitate horietan hobetu egiten da ur-baliabidea, bai kopuruan bai kalitatean.

Urte honetan, halaber, hobetzen ari dira oinarrizko saneamendu-sistema, itxigailu hidraulikoa duten komunak eta edateko ura biltzeko uhaskak eraikita. Hori guztia, Omoako munizipalitatearen, Cuerpos de Conservación de Omoa (CCC) elkartearen eta Santiago Apostolua Parrokiako eliza katolikoaren artean eta Bilboko Udalaren finantzazioarekin burututako sareko lanari esker.

Ekimen horietan guztietan emakumeen parte-hartzea bermatzen duten ekintzak jasotzen dira, bai eraikuntza lanetan, bai prestakuntza ematen edo bestelakoetan. Horrez gain, komunitateetako emakumeak ura kudeatzeko eta administratzeko organoetan egon daitezela ari dira sustatzen. Prestakuntza ari zaie ematen ur- eta saneamendu-sistema administratzeko eta kudeatzeko. Hori dela eta, maiatzean bilerak egin dira horretan lanean ari diren komunitateetako emakumeekin, sareak antolatu eta euren parte-hartzea bermatzeari begira.

2019an zehar, osasunean, urean eta saneamenduan gaitzeko eta ur-hornidurako iturriak (mikro arroak) babesteko prozesuekin jarraituko da. Horren osagarri modura, berriz, lehen mailako osasun arretako programak sustatzea aurreikusten da, bost komunitate horietako osasun guneak sendotze aldera.

Itzuli

Speak Your Mind

*