medicusmundik Arabako Larrialdietarako Funtsarengana jo du ruandako uholdeen ondorioz kaltetuei laguntza emateko

medicusmundik  Arabako  Larrialdietarako  Funtsarengana  jo  du  ruandako  uholdeen  ondorioz  kaltetuei  laguntza  emateko Image

Aurten urtaro euritsua bereziki gogorra izan da Ruandan, eta uholdeen eta lur-irristatzeen ondorioz 95 pertsona zendu dira eta beste 195 zauritu. Gainera uzta eta abereen galerak arrisku nutrizionaleko egoera eragin du, kasu askotan bere etxebizitzak ere galdu dituen biztanleriaren artean.

Hondamendien Kudeaketarako Ministerioak (MIDIMAR) suntsitutako 370 etxe, galdutako nekazaritzarako 4.560 hektarea eta 700 abelbururen heriotza zenbatu ditu herrialdean zehar.

Egoera hau arintzen laguntzeko, herrialde afrikarrean proiektuak elkarrekin garatzen ditugun medicusmundi Álava/araba eta medicusmundi bizkaia erakundeok laguntza eskatu diogu Arabako Larrialdietarako Funtsari oinarrizko elikagaiak, sukalderako tresnak, mantak, koltxoiak, xaboia, uren araztegiak eta etxea galdu duten pertsonentzako teilatuak egiteko xaflak erosi ahal izateko; 29.662,42 euroren balioagatik.

Inundaciones Ruanda - Fondo de Emergencia de ÁlavaEkintza honen bitartez, Kamonyi Distrituan babesten ditugun zazpi kooperatibak osatzen dituzten emakumeei eta beraien familiei laguntza emango diegu, guztira uholdeengatik kaltetuak izan diren 236 pertsonei laguntza helaraziz.

medicusmundik 1994tik egiten dugu lan Kamonyi Distrituan, oinarrizko higiene eta saneamendurako, osasunean lehen mailako arreta eta garapen sozio-ekonomikorako proiektuak burutuz, emakumeek osatzen dituzten zazpi kooperatiba bultzatuz. Urte hauetan zehar, bertako kideak diren UGAMA eta ARDE KUBAHO erakundeekin batera garatu ditugu proiektuak, eta baita antzeko larrialdi egoeren aurrean bitartekaritza lanak egin ere.

Itzuli