medicusmundi bizkaiako Batzar Nagusia

medicusmundi  bizkaiako  Batzar  Nagusia Image

Apirilaren 2an, medicusmundi bizkaiako Bazkideen Batzar Nagusia izango da, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Bilbon, 18.00etan. Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira, balantze globala egingo da eta “Parte hartzea, gizarte eraldatzeko gakoa” hitzaldia entzuteko aukera izango dugu, Fernando Amigo, Rivaseko lankidetza eta gazteria arloak lantzen dituen udal teknikaria eta medicusmundi bizkaiako kooperante ohiaren eskutik.

Ekitaldian Garapenerako Komunikazioa eta Hezkuntza arloko, Garapenerako Lankidetza Proiektuen arloko balantze globala eta 2013ko ekitaldiko kontu-balantzea eta 2014rako aurrekontua egingo da. Zuzendaritza Batzordeko karguak berritu ostean, Fernando Amigok eskainitako hitzaldia entzuteko aukera izango dugu.

Itzuli