Lankidetza aldaketarako

Lankidetza  aldaketarako Image

Alberto Iñurrategi mendizaleak, Ana Urrutia kazetariak eta Gorka Otxoa aktoreak bat egin dute euskal nazioarteko lankidetzaren aldeko kanpainarekin eta EZETZ dio arlo honetan murrizketei.

“Benetan pobrea den biztanleriaz ari gara, muturreko egoera bizi duen biztanleriaz. Milioika laguni eragiten die murrizketa eta mozketa hauek bai hezkuntza programatan, bai osasun proiektuetan, baita berdintasunaren aldeko lanean. Pertsona auskorrenetaz ari gara eta ezin diegu beraiei ordaindu arazi sortu ez duten krisia” dio Alberto Iñurrategik kanpainaren hirugarren bideoan.

Euskal gizarteko zenbait pertsonalitatek Euskadiko lankidetza politiken alde azaldu dira eta pertsona ahulenei zuzendutako politiketan murrizketak egitearen aurka agertu dira zenbait bideoen bidez.

Zenbait euskal erakunde publikoetan lankidetza politiketan mozketen testuinguru honetan, Euskadin erreferenteak diren pertsona batzuk euskal lankidetzaren alde azaldu dira eta arlo hauetan mozketen aurka jo dute.

#CooperarParaTransformar izeneko ikus-entzunezko kanpainarekin Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak lankidetzaren lana, honen ekarpena eta beharra krisi testuinguru honetan, ezagutarazi nahi dio gizarteari. Euskal lankidetzari esker, ehunka pertsonek aukera bat izaten ari baitira giza eskubideak defendatzen jarraitzeko.

Eusko Jaurlaritza lankidetza politikak gehien murriztu dituen euskal erakundea da 2013an. Honek 2007ko Lankidetzaren Euskal Legea ez betetzea suposatzen du. Lege honek  ezartzen baitu Eusko Jaurlaritzak aurrekontu osoaren %0,7 bideratu beharko zukeela lankidetzara 2012an, baina 2013an aurrekontu osoaren %0,35 bideratzen du, 2002tik lehen aldiz %0,4tik jeitsiz.

#CooperarParaTranformar etiketarekin kanpaina hau presentzia berezia du sare sozialetan eta Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko web gunean:

https://twitter.com/ONGDeuskadi

https://www.facebook.com/coordinadora.ongd.euskadi

http://www.youtube.com/user/ONGDEuskadi

Ana Urrutiak, kazetaria, hegorantz begiratu behar dugula dio bigarren bideoan giza-printzipio bat da delako:

Gorka Otxoa aktoreak lehenengo bideoan azaldu du zergatik diren beharrezkoak lankidetza politikak:

Itzuli