LAN ESKAINTZA

LAN  ESKAINTZA Image

Euskal Herriko Unibertsitateak eta medicusmundi k ikertzaile bat behar dute, bi erakundeek batera gauzatuko duten ikerketako eta esku-hartzeko proiektu batean lan egiteko. Proiektuaren helburuak dira euskal osasun-sistema erabiltzeko aukeren aldetik dauden gizartedesberdintasunak deskribatzea eta sistema sanitario publikoen pribatizazioko eta merkantilizazioko prozesuak identifikatzea.

Baldintzak:
– Unibertsitate-prestakuntza gizarte-zientzien arloan edo osasun-arloan.
– Prestakuntza eta/edo esperientzia osasun publikoaren arloan edo osasun-zerbitzuei buruzko ikerketaren arloan.

Hauek kontuan hartuko dira:
– Osasun publikoko edo soziologiako doktoretza edukitzea, edo egiteko asmoa izatea.
– Esperientzia izatea metodologia kualitatiboak erabiltzen.
– Esperientzia izatea osasun-arloko gizarte-desberdintasunei eta osasun-zerbitzuen erabiltzeko aukerei buruzko ikerketan.
– Estatistikaren eta/edo epidemiologiaren arloko esperientzia edo ezagutza.
– Osasun-sistema publikoaren funtzionamenduari buruzko ezagutza.
– Euskaraz eta ingelesez jakitea.

Hauek eskaintzen dira:
– Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile-kontratua (UPV/EHUko ordainsari-taularen arabera).
– Kontratuaren iraupena: 10 hilabete, adostu beharreko arduraldiarekin (jardunaldiaren % 80-% 100).
– Lan-ordutegi malgua.
– Luzapena egiteko aukera, proiektu berean edo Osasunaren Gizarte Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa-taldearen beste ikerketa-proiektu
batzuetan (www.ehu.eus/opik).
– Lanean hastea: 2015eko irailean.

Argibide gehiagorako eta CV bidaltzeko, uztailaren 15era arte: desberdintasunak@ehu.eus

Itzuli