“Kooperatiben bitartez, emakumeek euren botere ekonomiko, pertsonal eta familiarra indartzen dute, eta etxeetan duten malnutrizioari aurre egiteko aukera dute”

“Kooperatiben  bitartez,  emakumeek  euren  botere  ekonomiko,  pertsonal  eta  familiarra  indartzen  dute,  eta  etxeetan  duten  malnutrizioari  aurre  egiteko  aukera  dute” Image

Ruanda, Afrika Beltzean kokatzen da, eta oso garapen ekonomiko eta sozial ahula du.  Ondorioz, biztanleek alfabetatze-maila txikia dute, nekazaritza bizirauteko modukoa da, bertakoak oso txiroak dira eta azpiegitura ekonomiko eta sozio-sanitarioak oso urriak dira.  Herrialde menditsua da eta, horregatik mila mendixken herria deitzen dute.  Demografia-dentsitate handia izateaz gain, biztanleen sakabanaketa ere oso handia da, eta, beraz, pertsonek zailtasun handiak dituzte azpiegiturak eta zerbitzu sozio-sanitarioak eskuratzeko.  Hainbat arazok dute eragina herritarren osasunean, esaterako, edateko urik ez edukitzeak, higiene gabeziagatik sortutako eritasunek, malariak eta desnutrizioak.

Marie Chantal Nikuze, soziologoaz gain, medicusmundi ruandako koordinatzaile exekutiboa ere bada, eta antolaketaz arduratzen da 2006ko urritik. Urte horretan, DUKORA TUJI’IMBERE (“Aurrera egiteko lan egin dezagun”) emakumeen kooperatiben proiektua jarri zen abian, eta horren arduraduna da Marie Chantal Nikuze.

Nola sortu zen emakumeen kooperatibak osatzeko ideia?

2006an sortu zen ideia. Garai hartan, malnutrizioa arazo larria zen herrialdean, baita Kamonyi distrituan ere. Distritu horretan, medicusmundik zuzenean laguntzen zuen Nutrizio Guneetan elikagaiak banatzen, eta gune horietako emakume erabiltzaileak, egun kooperatiben kide dira.

2007an medicusmundik osasuneko lehen mailako arretaren inguruan esku hartu zuen, eta 2008tik beste lan-ikuspuntu bat identifikatu zuen: malnutrizioari aurre egiteko beste alderdi sozio-sanitario eta ekonomiko batzuk gain hartu zituen. Elikagaiak jasotzen zituzten emakumeen kasuan, emakume horiek sortutako elkarteen gaitasunak indartzearen alde egin zen. Orduan hasi ziren diru-sarrerak sortuko zituzten proiektuak.

Nola izan zen kooperatibak sortzeko prozesua? Zertan datza?

Prozesua 7 elkarterekin hasi zen. Elkarte horietan 732 emakume eta 19 gizon ziren.  Pertsona gehienak helduak eta alfabetatugabeak ziren, gehienek ez zuten oinarrizko trebakuntzarik.  Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak egiten zituzten (abere larriak eta abere xeheak), baita artisautzako jarduera batzuk ere (batez ere saskiak, batikak eta xaboiak egiten zituzten).  Azpimarratu beharra dago hasieran elkarteak ez zirela elkarte moduan onartu eta, gainera, nazio mailako politikak, talde eta elkarte guztiak kooperatiba bihurtzea sustatu zuela.  Kooperatiben kudeaketa, antolaketa, gauzatzen zituzten jarduera motak, parte-hartze maila eta kideen konpromiso-maila berrikusi behar izan ziren.

Gaur egun, elkarte horiek kooperatiba funtzionalak dira, eta badute onartutako kudeaketa eta zuzendaritza organoak. Gainera, horietako seik nortasun juridikoa dute.  Kooperatibetan, egun, 445 kidek egiten dute lan; 417 emakume eta 28 gizon dira.

Ondoko jarduerak nabarmendu daitezke: nekazaritza, batez ere negutegiko tomateak, ananak, bananak, txanpiñoiak, artoa edo mandioka ekoizten dituzte; abeltzaintza, behiak, txerriak, ahuntzak eta untxiak hazten dituzte; abereentzako pentsuak ekoiztu, eta txerri-okela merkaturatzen dute; eta artisautza, josketa-tailerrak, oihalak tindatu eta serigrafiak egiteko tailerrak edo xaboiak ekoizten dituzte.

Ekoizpen-jarduerez gain, zenbait jarduera sozio-sanitario sustatu dira, hala nola, ondokoak:  nutrizio eta generoari buruz komunitatea sentsibilizatzea, helduak alfabetatzea eta Distritu mailako kanpaina publikoetan kideen parte-hartzea sustatzea.

Emakumeek onartutako ekimena da? Aldez aurretik sentsibilizatzeko lana egin behar izan da?

Nutrizio Guneetan emakumeen jarraipena egiten zen, eta emakume horiek taldeka lan egiten hasi ziren eta, gainera, elkarteetarako trebakuntza-prozesuetan parte hartu zuten. Beraz, erraz onartu zuten ekimena.  Prozesua, larrialdi urrats baten ostean hasi zen, eta une horretan zenbait elikagai banatu ziren zuzenean.  Emakumetako batzuk ez ziren modu jakitunean irten urrats horretatik, denon arteko lanean aktiboki aritu ahal izateko.

Horregatik, identifikazio-urratsean sakon aztertu behar izan ziren beraien beharrak, eskariak, nahiak eta benetako gaitasunak.  Horrez gain, proiektua gauzatzean, zenbait baliabide erabili dira sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko. Gainera, etengabeko jarraipena egin da emakumeek elkarteetan egiten duten lana berrantolatzeko eta lan horri estaldura handiagoa emateko.

Eta gizonek? Zer eginkizun dute kooperatibetan?

Hasieran ez ziren gizon asko.  Ez zuten atsegin emakumeen talde batean parte hartzea, haurtxoak, oro har eta kulturaren arabera, amen ardura izan baita beti.  Gizonak parte hartzen du emakume ezinduaren ordez, edo familiako ama hil delako edo etxea utzi duelako; gainera, gizonak parte hartzen du malnutrizio arazoak baditu.  Pixkanaka-pixkanaka gizonak elkarteetan integratu dira eta jardueretan laguntzen dute.

Gizonekin lan egitea ona da, gizonen eta emakumeen arteko osagarritasuna familiaren garapenaren erdigunea baita.  Baina, arreta berezia jarri behar da gauzatzen dituzten jardueretan genero-berdintasuna dutela bermatzeko.

Zer ekarpen egiten dituzte emakumeen kooperatibek?

Emakumeek, kooperatiben bitartez euren botere ekonomiko, pertsonal eta familiarra indartzen dute.  Nekazaritza, abeltzaintza eta artisautzan teknikari modernoak trebatzeko guneak dira.  Emakume batek lanbide bat ikasten duenean, familiaren beharrei erantzutea lortzen du.  Emakumeek lortu dituzte haziak hobetzea, eta animaliak etxean hazi dituzte kooperatibetan ikasitakoa aplikatuz.  Nabarmentzekoa da txanpiñoi eta barazkien landaketa eta untxi, ahuntz eta txerrien hazkuntza.  Horri esker, elikagaiak dituzte eta etxeetako malnutrizioari aurre egin diote.

Kooperatiben bidez, emakumeek eskualdeko garapen sozio-ekonomikoari laguntzen diote; horretarako, laborantza, teknika eta trebakuntza-gaitasunekin berritu dute, eta horrek negozio-prozesu batean ekonomia aldetik integratzeko aukera eskaini die.  Nekazaritza eta abeltzaintzako txandakako funtsei esker, ondare ekonomikoa eskuratu eta kontrolatzeko aukera izan dute (kooperatibak izan dira funts horien onuradunak).  Kooperatibetako emakume askok banku-kontuak dituzte orain.

Zer inpaktu izan du horrek osasunari dagokionez?

Ebaluazioetan, agintaritza politiko eta administratiboen lekukoak jaso dira, horiek ere kooperatibetara hurbiltzen baitira.  Eta alderdi positiboak nabarmendu dituzte, hala nola, komunitatea sentsibilizatzen lagundu dutela, eta horrek eragina izan duela familien malnutrizioarekin amaitzeko, osasun mutuak ordaintzeko, familia-planifikaziorako, haurren elikaduraren eta txertoen egutegiaren jarraipena egiteko, herrietan sukaldaritza-demostrazioak egiteko, fruta-arbolak eta barazkiak landatzeko; halaber, kooperatibek, osasun-animazio taldearekin batera, komunitateak sentsibilizatzen lagundu dute.

“Mundua estalgabetu dut”, Espérance Bareke, Karama kooperatibako burua

Esperánce Bareke emakumeez osatutako Karama kooperatibako burua da, eta haien ekintza nagusiena saskigintza da eta nekazaritza, hain zuzen ere, pinaburuen laboraketa,, bigarren mailako ekitzatzat hartzen dute.

¿Nola zen zure bizitza kooperatiban parte hartu baino lehen?

Lehen, analfabetoa ez izan arren, ez neukan konfiantzarik nigan, beste pertsonen beldur nengoen eta ez nuen nahi espazioak partekatzea. Sei haurdunaldi izan nituen, jaiotza guztien artean urte bateko epea uzten, gehienez. Hori dela eta, ezinezkoa nuen landatzea eta txiroa nintzen. Nekazal ekintzak egiteko denbora ateratzen nuenean, labore guztiak nahasten nituen, formazio eta teknika falta nabaria nuelako. Horren ondorioz, nire seme-alabek patata goxoak baino ez zituzten jaten. Nire senarrarentzat, seme-alabak Jaungoikoaren bedeinkapen bat zen, Jesusek bidaltzen dituelako. Beraz, familia antolaketa era klandestino batean gauzatzen dut.

Zer-nolako etekinak atera dituzu zuren bizitzan kooperatiban egindako lanari esker?

Bizitzeko eta beste pertsonekin egoteko gogoak eman dizkit, hau da, espazioak partekatzea. Mundua estalgabetu dut. Gainera, bakean bizitzea lortu izan ahal dut. Nire senarrak ez ditu oztopoak jartzen nire askatasunari, kooperatiban parte-hartzearen abantailak onartzen dituelako. Horrez gain, gorputz-garbitasuna askoz hobetu da. Izan ere, lehen ez nion kanpoko itxurari jaramonik egiten, orain kalera ateratzeko apaintzen naiz. Nire etxean erabili ahal izan ditudan ezaguerak eta nekazal-teknikak ikasi ditut. Jaiotzen artean denbora gehiago utzi eta gero, lan egiteko denbora berreskuratu egin dut. Karaman kooperatibako untxizainak banatzen ditugu gure kideen artean. Etxean bat daukat, eta erkidego osoarentzat adibide moduan balio zaio. Nire familia nitaz harro dago eta nire senarrak etxeko lanak egiten ditu kooperatiban lan egiten nagoen bitartean. Orain nire seme txikiaz arduratzeko denbora gehiago daukat.

 

 

Itzuli