JARDUNALDIA: “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunaren eskubidearen defentsan”

JARDUNALDIA:  “Osasuna  eta  Politika:  Eraginaren  eta  zaintzaren  rola  osasunaren  eskubidearen  defentsan” Image

Ekainaren 26an, “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunaren eskubidearen defentsan” JARDUNALDIA antolatu dugu medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia y medicusmundi gipuzkoa elkarteek batera. Bizkaia Aretoan-UPV/EHU izango da (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), 9etatik 14.30era. Sarrera doakoa izango da eta plazak mugatuak. Anima zaitez!

medicusmundin sinetsita gaude osasuna determinatzen duten faktoreak askotarikoak eta konplexuak direla. Gure aburuz, Estatuak rol saihetsezin eta besterenezin bat du osasunerako eskubide unibertsalaren bermatzaile gisa. Horretarako, politika publikoak taxutu eta abian jarri behar ditu, desparekotasun sozialak gutxitzeko eta herritar guztiei, oro har, osasunerako eskubide unibertsala gauzatzea bermatzeko.

medicusmundik jardunaldi hau antolatu dugu espazio bat sortzeko helburuz, osasunerako eskubidearen defentsarako beharrezko estrategiatzat zaintzaren, ezagutza-sorkuntzaren eta eraginaren aldeko apustua egiten duten eragileak eta ekimenak ikusgai jartzeko. Espero dugu, gainera, espazio horrek balio izatea esku hartzeko estrategia baliagarriak identifikatzeko, sinergiak sortzeko, eta osasunerako eskubidearen alde lan egiten dugun antolakundeon arteko aliantzak estutzeko.

Jardunaldia “Osasun Publiko eta Unibertsalaren Alde. Desigualdades e inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren barne dago, zein medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia y medicusmundi gipuzkoa elkarteek batera burutzen dugu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziatuta.

Izen-ematea            Egitaraua eta informazio gehiago

Itzuli