Indarkeria sinbolikoari buruzko tailerra

Indarkeria  sinbolikoari  buruzko  tailerra Image

Otsailaren 10ean hitzordua daukagu Bidarteko Gizarte Etxean (Deustu). Izan ere, Indarkeria sinbolikoari buruzko doako formakuntza tailerra emango da bertan, 16:00 eta 18:00 bitartean.

medicusmundi bizkaia antolatutako tailerra, eta Miriam Herbón eta Idily Méridaren eskutik, indarkeria sinbolikoari lotutako gaiak landuko dira, baita gazteengan duen efektua ere. Halaber, indarkeria honek emakumezkoen gorputzean duen inpaktuan sakonduko da, giazarteak zenbait gaietan duen influentzia kontuan hartuta: edertasun kanonak, elikadurarenganako jarrera, etab.

medicusmundi bizkaia neska-mutil gazteengana edota hezkuntzari lotutako edozein pertsonari zuzentzen zaio indarkeria sinbolikoarenganako kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta prebentzioa duela helburu. Izan ere, gazteek gehienbat aspektu fisikoekin (kolpeak, borrokak…) erlazionatzen dute indarkeria. Ondorioz, indarkeria sinbolikoa bigarren maila batean geratzen da, ia-ia nabari ezinik.

Indarkeria sinbolikoa emakumezkoek bete beharreko edertasun kanonetan oinarritzen da, hedabiedeek, modek, sare sozialek eta gizarteak berak ere inposatutakoak. Gainera, hauek dira arrakasta edo porrot soziala bermatzen dutenak. Horrenbestez, marko honek, gazteen artean normalizatzerako bidea duen errealitatea marrazten du; indarkeria sinbolikoa guztiz iker ezin geratzeko arriskua dakarrena.

Hori dela eta, tailer honen bidez kontzientzia maila handiagoa eta konpromiso aktiboagoa lortu nahi da emakumeenganako edozein motako indarkeriari dagokionez.

Anima zaitez eta parte har ezazu!

Itzuli