Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)

Emakumeenganako  indarkeria  Guatemalan  (ere) Image

Joan den urrian, Faktoria Lilaren laguntzaz, Guatemalan egindako bideoa aurkeztu nahi dugu. “Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)” lelopean, indarkeria matxistak eta honen inguruan Guatemalako egoera aztertu nahi dugu. Hauen kausak eta ondorioak kontutan hartuz.

Horretarako hainbat elkarteen partaidetza izan dugu, hauen artean, medicusmundi bizkaia Guatemalako taldearena. Bideoan agertzen diren ahotsen artean elkarte hauek daude: LaCuerda, ASOGEN, ASECSA eta Asociación Nuevos Horizontes.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bideoan parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei eta Guatemalako Rebeca Lane artistari eta bere “Mujer Lunar” abestiari.

Irudia sakatu bideoa ikusteko

 

Itzuli