Burkina Faso: zero tolerantziarantz emakumezkoen ebaketa genitalean

Jarraian, Africa Cañok eta Casilda Velascok pasa den otsailaren 6an ospatutako Emakumeen Ebaketa Genitalaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira idatzitako iritzi artikulua helarazten dizuegu:

Emakumezkoen ebaketa genitalak (EEG), nesken eta emakumeen oinarrizko giza eskubide urratzen ditu, eta horrela dago jasota nazioarteko legedian eta Giza Eskubideen Afrikako Gutunean, baita ebaketa egiten den herrialde askotako legedietan ere. Halaz ere, uste da munduan badirela 135 milioi neska eta emakume, Afrika eta Asiako 28 herrialde eta gehiagotan errotuta dagoen praktika horren biktima, eta beste herrialde batzuetara zabaltzen ari da, Espainia barne.

EEGak beti kaltetzen ditu nesken eta emakumeen osasun fisiko eta psikikoa. Bizia gal daiteke egiterakoan, eta sortzen dituen konplikazioek hiltzeko arriskuak handitzen dituzte erditzerakoan edo eta bizitza osorako ondorio larriak eragiten (fistula obstetrikoa, infekzio kronikoak). EEGak ez ditu neska eta emakumeak soilik kaltetzen; Afrikako hainbat herrialdetan Munduko Osasun Erakundeak egindako ikerketa batek dio, ama mutilatuen haur jaio berriak errazago hiltzen direla eta suspertzeko laguntza handiagoa behar dutela.

EEGa ezabatzeko, mundu mailan bultzaturiko ahaleginen alde Nazio Batuen Batzar Orokorrak 2012ko abenduaren 20an onartutako Ebazpenaren eragileetako bat dugu Burkina Faso. Ekimen hau bat dator herrialde honek azken 20 urteotan EEGarekin amaitzeko egin duen lanarekin: 1991n, Burkina Fasok Konstituzioa aldatu zuen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin egokitzeko, eta pertsonen arteko berdintasuna bermatzeko, inolako diskriminazioarik gabe. 1996tik berariazko legedia dute praktika hori zigortzeko, eta zigor larriagoak osasungintzako langileentzat eta EEGaren praktikarekin konplize direnentzat. Burkina Fasok giza eskubideen arloko eta emakumezkoen ebaketa genitalaren aurkako nazioarteko eta inguruko herrialdeetako itun guztiak sinatu ditu, eta beste herrialde batzuekin batera Afrikako Batasunari eskatu dio praktika hori erabat debekatzeko. Berritan, Nazio Batuen laguntzarekin, Burkina Fasok Ekintza Plan Nazional bat landu du EEGaren amaiera lortzeko, zero tolerantzia politika baten barruan.

Burkina Fasoko gobernuak nazioarteko hainbat erakunderen laguntzarekin

2010ean egindako osasun eta demografia inkesta batean, elkarrizketatutako emakumeen %70ek onartzen zuten EEGa jasan izana. Halabaina, inkestan alde handia zegoen generazioen artean: 45-49 urteko emakumeen %89 mutilatua zegoen, baina 5-19 urte arteko neska eta gazteen artean %58 ziren. Alde honek adierazten du azken urteotan emakume eta neska mutilatuen kopurua beherantz ari dela egiten.

Burkina Fason, eta EEGa egiten den gainontzeko afrikar herrialdeetan, ebaketak ez ditu emakume guztiak berdin jotzen: etnia jakin batzuetan arriskua handiagoa da, Mossien artean adibidez, edo landa giroan bizi direnentzat, edo amaren heziketa maila apalagoa denean. Erlijio bakar batek ere ez du onartzen EEGa egitea, baina musulmandar familietan errotuagoa dago (%80) katoliko edo protestanteen artean baino (%60).

Horretaz, legez debekatuta egon arren, eta herrialdean praktika horren aurkako eginahalak eginagatik ere, zergatik egiten da oraindik? EEGa oso errotuta dago Burkinako gizartearen kulturan, uste baita ezkontzea errazten duela eta emakumearen estatusa hobetzen duela; hain zuzen, ebaketa genital goiztiarrak neska eta emakume gazteen sexualitatea kontrolatu nahi du, eta kastitatea eta birjintasuna zaindu ezkontza bitarte, eta horrela emazteak ez dira promiskuoak izango, duinak eta fidelak baino. Badira beste uste batzuk, hala nola emakumezkoen ebaketa genitalak norbere higienea zaintzen eta hobetzen duela, klitoria gizonezkoen organoa dela eta haur jaio berriari kalte egin diezaiokeela erditze unean, etab. Baina nagusiki gizartearen presioak eta tradizioak bete beharrak iraunarazten ditu halako jarduera erabat kaltegarriak nesken eta emakumeen osasunarentzat.

Medicus Mundi 1975. urtetik aurrera dabil Burkina Fason, osasun lankidetzako egitasmo eta programekin, bereziki herrialdeko nesken eta emakumeen osasuna hobetzeko lanean, Osasun Ministerioaren Ugalketa Osasun estrategian laguntzen, eta amen hilkortasunaren eta emakumezkoen ebaketa genitalaren aurkako lanean. Azken atal honetan, Medicus Mundiren lana izan da “Eszisioaren Praktikaren aurkako Borrokarako Nazio Batzordea” laguntzea, landa guneetan bereziki, zailak iristeko eta baliabide gutxiagokoak. Egitasmo hauek tokian tokiko osasun langileekin lankidetzan egiten dira, emaginekin batez ere, bertako biztanleek onartuak eta errespetatuak baitira eta emakumeen konfidantzakoak; eta biztanleak sentsibilizatzen, osasun langileak trebatzen eta praktika horren aurka aritzen diren tokiko elkarteekin batera gauzatzen dira. Estrategia honi esker, aritu garen lekuetan ebaketa praktikak gutxitzea lortu dugu.

Medicus Mundik, Sexu eta Ugalketa Osasuna hobetu nahian darrai Burkinan, emakumeena bereziki. Helburu honekin, oraintsu ginekologo eta emagin bana joan dira bertara egitasmo bat martxan jartzera, osasun langileen eta bereziki emaginen prestakuntza curriculumetan eskubide eta genero ikuspuntuak jaso nahi dituena; uste dugu eragin nabarmena izango duela emakumezkoen ebaketa genitalaren aurkako borrokan.

Burkina Fason 40 urtez egindako lanarekin saiatu gara, askotan lortu ere, biztanleen osasuna hobetzen, bereziki neskena eta emakumeena. Nahiz eta geratzen zaigun egitekoa ez den gutxi, asmo garbia dugu lanari ekiteko emakumezkoen ebaketa genitala desager dadin lortu arte.

Pablo Cabrero: “Dependentzia eta paternalismoarekin amaitzea dira kooperazioaren erronka nagusiak”

Kongoko Errepublika Demokratikoa, eta bere baitan kooperazio proiektu ezberdinek burutzen duten lanaren inguruan asko daki Pablo Cabrerok. Oso gazte hasi zen kooperante lanetan, eta zenbait herrialdetan ibili eta gero, Yakarta (Indonesia) utzi zuen abentura berri eta erakargarrian parte hartzeko: medicusmundi Bizkaiaren koordinatzaile bihurtu zen Behe Kongoko barrutian. Esperientzia horri buruzko zenbait zertzelada sakon uzten dizkigu elkarrizketa honetan, eta baita gaur egunean kooperazioak Kongon, eta oro har, mundu osoan bizi duen egoeraren inguruko zenbait analisi aberats.

Galdera: Nola heldu zinen medicusmundi bizkaiarekin lan egitera? Nola hasi zinen harremanetan erakundearekin?

Pablo Cabrero: Internet bidez medicusmundi bizkaiaren eskaintza ikusi nuen, eta erakargarria iruditu zitzaidan, bai herrialdeagatik, Kongoko Errepublika Demokratikoagatik, zein proiektu beragatik, oso interesgarri iruditu baizitzaidan planteamendu bere osotasunean. Skype bidez lan elkarrizketa egin eta nirekin kontatzea erabaki zuten. Eta lehen harremanak ezinhobeak izan ziren, asko erraztu zuten nire egokitzapena. Zenbait egun eman nituen Bilbon aurreko koordinatzailearekin, Amaiarekin, eta herrialdearen eta honen soziologia eta gorabehera ezberdinen inguruko argibide guztiak eman zizkidan.

G: Nolakoa izan zen Kongora egindako lehen bidaia? Beldurra sentitu zenuen erronka berrien aurrean, ezagutza ezak sortzen duen ezinegona, agian?

P. C: Beldurra baino gehiago, nik arduraz hitz egingo nuke, ardurak sortzen duen pisua da nik sentitu nuena. Egia esanda, errespetu handia ematen zidan karguak bere gain zituen ardura berriak, egin beharreko lan eskarga, dana kontrolpean izatea ahalmena izango nuen. Zorionez, Kongon sekulako lantaldea aurkitu nuen, betiere laguntzeko eta nire lana errazteko ahaleginak eginez. Zentzu horretan, maitasun bereziz gogoratzen dut Ainize, nirekin bizi zen neska Donostiar bat. Lagun handiak egin ginen bertan eman genuen denboran zehar, eta egia esanda, horrek asko erraztu zuen egin beharreko guztiak.

Bidaiari berari so eginez, Kongorentzat oso urte latzak zirela gogoratzen dut. Politika mailan ematen zen ezegonkortasunaz gain, herrialdean nahiko ohiko dana, mundu mailan emandako krisi ekonomikoa gehitu zitzaion. Hori alde batetik. Bestetik, azpimarragarria da hango zenbait indar polizialek erabiltzen duten bortizkeria maila. Faktore hauek gure bidaiaren tentsioa areagotzen zuten, baina kontestuan balorazioa positiboa da oso.

G: Kongoko Errepublika Demokratikoan koordinatzaile bezala zure lanaren zer balorazio egiten duzu? Ze proiektu eraman ziren aurrera garai horietan?

P. C: 2010eko martxotik 2011ko martxora egon nintzen koordinazio lanak egiten, urtebete, eta gure indarrak hiru proiektu nagusietara bideratu genituen. Lehenbizikoa, FOCADen esku, Kinshasako zeinbait barrutien higiene eta saneamendu estrukturen hobetzean oinarritzen zen. Bigarrena, arazo mentalak zituzten pertsonen komunitate batekin elkarlanean aritzea, eta azkena, bertoko GKE batekin batera, HIESa zuten pertsona gaixoei asistentzia ematea.

Helburuei buruz? Nik uste orokorrean pozik egon gaitezkela gaitezkela, helburu gehienak bete zirelako. Ez horrenbeste bukatutako obrengatik, baizik eraikuntza bide horretan bertokoen, biztanleen inplikazioa ortu genuelako, eta hori da, azken finean, kooperazioaren azken helburua. Hori begirada batekin ikusgarriak diren helburuei dagokionez. Bestelako prozesuetan, hala nola emakumeen ahalduntzean edota zenbait ohituren aldaketan ere aurrerapausoak ikusi genituen, nahiz eta, esan bezala, arlo hauetan garapena motelagoa izan, faktore mordoa aldarazi behar direlako.

G: Metodologiari dagokionez, zenbait aldaketa eman dira azkenaldian. Bertoko koordinatzailea hartu du ardura nagusia, orain arte lan horiek betetzen zituen atzerriratutako pertsonaren tokia hartuta. Nolakoa izan da transizio hori eta zelako emaitzak ari dira lortzen?

P.C: Bai, aldaketak eman dira, baina ni transizio bakarraz baino, bitaz hitz egingo nuke. Lehenbizikoa atzerriratutakoen artean gertatu zen, burutzen genuen lanetan zenbait hutsune identifikatu eta hauek kooperazio proiektuan sartu behar genituela ikustean eman zen. Gai berri hauen artean Kongoko emakumeen ugalketa eta sexu eskubideak bermatzea zegoen, eta baita kooperazio lanak hiriburutik, Kinshasatik, landa gunera eramatea, eragina eta onurak benetan behar ziren tokietara eraman behar zirelako. Bigarren transizioa zuk aipatutakoa da. Koordinatzaile lanetan emandako etengabeko erreleboak Kongoko biztanleen artean nolabaiteko ezengorkotasuna sorrarazten zuela ikusita, erabaki ausart eta berritzailea hartzen da: koordinazioa pertsona natibo baten esku uztea, proiektuan bertan gurekin elkarlanean zegoen emakume baten esku, hain zuzen.

Emaitzei buruz, esan behar dut erakundeak bere lana garatzen duen barrutia bisitatzeko aukera izan dudala, kasu honetan begirale soil moduan, eta poztasunez egiaztatu dut proiektua sendotasunez egiten duela aurrera. Egia da, era berean, oraindik zenbait xehetasun eta dinamika biribildu behar direla, eta erabakia ezuste itzela suposatu duela Kongotarren kultura matxista eta patriarkalarentzat, baina harro esan genezake bete-betean asmatu dugula hartutako erabakiarekin.

G: Higiene edo Osasun publikoari dagokionez, nola definitu genezake Kongoren egoera gaur egun?

P. C: Egoera zaila bizi du Kongok zentzu horretan. Kontuan hartu behar da, gure burua nolabait kokatzeko, hiriburutik, Kinshasatik, kostaldera, portura, errepide bakarra dagoela, eta honen bazterretan kokatzen direla hirigune eta herrixka gehienak. Hortik kanpo ezer gutxi dago osasungintzari edo higieneari mantentzeko medioei dagokionez. Ideia bat egiteko, Osasun zentro gehienak belgiar kolonizazioaren garaikoak dira, ez dute argindarrik, ura eguneko zenbait ordutan soilik eskuratu dezakete…Medioak urriak dira, hutsune asko daude, bereziki landa eremuan. Urritasuna da egoera hobeto deskribatzen duen hitza.

 

G: Emakumeen egoerari dagokionez, zer nolako ikuspegia daukate Kongoko ED-ko biztanleek ugalketa eta sexu eskubideei buruz?

P.C: Emakumeen egoera Kongon Afrikako beste herrialdeetan bezain latza eta gogorra da, hau da, etxeko ardura guztiak hartzen dituzte bere gain: seme-alabak zaindu, uzta bildu, garbiketa osoa egin, etxeko ordena mantendu…Gizarte guztiz patriarkalaz ari gara hitz egiten. Emakumeak guztiz zapalduak daude. Faktore hauei familiek duten jaiotze-tasa izugarria gehitu behar zaio. Familia bakoitzak 7-8 seme-alaba izaten ditu, eta horrek emakumeek berez pairatu behar duten egoera lazgarria areagotu egiten du.

Hori arlo familiarrari eta egunerokotasunari dagokionez. Bestelako faktore bat ere azpimarragarria da emakumeen zapalkuntza honetan: bortizkeria sexualak duen zigorgabetasuna edo inpunitatea. Tratu txarrak familia gehienetan ematen dira, baina isilune kolektiboa dago gai horren inguruan, eta horrek arazoa ikusezin egiten du, garrantzia kenduz eta arazoa errotik mozteko zailtasun itzelak sorraraziz. Bortizkeria sexual honen kontra zenbait lege aurrera atera dira, baina praktikara eramatea ia ezinezkoa da, beste arlo askotan bezalaxe, normatiba hauek era egokian aplikatzeko errekurtsoak faltan daudelako.

G: Kooperazioari dagokionez, zeintzuk dira hurrengo urte hauetan honek Kongoko ED-an dituen erronka nagusiak?

P.C: Kongoko ED-ak etorkizunean dituen erronka gehienak orain arte izandako berdinak dira. Hau da, Europarekiko eta Mendebaldearekiko dependentziarekin apurtzen duen kooperazio parekidea eta horizontala bultzatzea, paternalismotik aldentzen dena eta Kongoko biztanleak ahaldunduko dituena, euren dinamiketan inplikatuz eta euren buruen jabe egingo dituena. Garapena haiena dela, eta hortaz, haiek bultzatu behar dutela sentitu behar dute, subirautza lortuz eta antolakuntza eta elkarlana sustatuz. Nola egin? Bide bakarra GKE eta eragile ezberdinen arteko lankidetzea indartzea da, baina, esan bezala, asistentzialismotik aldenduz.

G: Begirada zabalduz, zein izan da kooperazioaren garapena azken urteetan? Zertan aldatu da garapenerako kooperazioa?

P. C: Garapenerako kooperazioa izugarrizko profesionalizazioa prozesua jaso du azken urte hauetan. Gaur egun erabiltzen diren fondoekiko kontrola asko zorroztu da, faktore gehiago sartzen dira jokoan…Hau berez positiboa da, iturri publikoak direlako eta kontrola egon behar duelako, baina bestalde, gure lana konplexuago eta burokratikoago egin du, egiten ditugun gastu guztiak justifikatu eta ikuskatu behar ditugulako. Gardentasun hori, esan bezala, beharrezkoa da, baina onartu behar da gure lanari malgutasuna eta dinamismoa kendu diola.

Beste alde batetik, eta nik uste era egokian, kooperazioak eboluzio garrantzitsua jaso du. Paternalismo erlijiosotik lankidetza paralelorantz mugitu da, gizarte natiboaren ahalduntzerantz. Zentzu horretan, bide egokian gaudela uste dut.

2014ko Laburpenak: Guatemala

Guatemala:

Hondurasetik gertu, alboko herrialdean, Guatemalan, Nuevos Horizontes edo ASECSA bezalako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin eramaten da aurrera elkarlana, Azken honek arlo indigenan lan egiten du, ipar.mendebaldean bereziki, natiboen herrixka mordoa elkarbizitzen duten oihaneko gune erraldoian. Bertan, emagin tradizionalen lana berreskuratzeko ahaleginak egin dira, belaunaldi berriei teknika zaharrak erakutsiz, denborak irentsi ez dezan. Era berean, amalurraren egoera eta ingurugiroaren mantentzea eta zainketa berebiziko garrantzia dauka medicusmundi Bizkaiaren planteamenduan, kontuan izanda Guatemala oso herrialde aberatsa dela arlo mineralean zein naturalean, eta hortaz, transnazional edo multinazional askok sekulako espoliazioa burutzen dute. Horren kontra ere aritzen dira erakundeko kideak.

Desarrollismo itogarri eta suntsikorraren ikur diren multinazionalen kontrako borroka ardatz bihurtu da medicusmundi Bizkaiaren agendan. Quetzaltenangon ere. Ingurugiroanren babesa, habitat ezberdinen mantentzea, aipatutako “Amalurra” behar den moduan zaintzea helburua nagusi bihurtu da, bertan burutzen ari diren bestelako proiektuak, hala nola ur eta higienearen estrukturen hobekuntza, edota emakumeen ahalduntze prozesuak, era egokian garatu ahal izateko, azken finean, inguruak, lurrak, sekulako garrantzia duelako herrixka guatemaldar hauentzako biztanleentzat.

2014ko laburpenak: Honduras

Honduras:

Eusko Jaurlaritzak 2008an bertan jarritako programa baten bitartean, honduraseko oihan sakonean bizi diren zenbait komunitate landatarrek ura lortzeko dituzten baliabideen hobekuntza orokorrean jarduten dute medicusmundi Bizkaiak. Padres paules edota bestelako antolakunde eta erakunde lokalekin batera, eraikuntza zehatz batzuk hobetzeaz gain, honduraseko tribuen artean kontzeptu komunitario eta autogestionarioa sarraraztea du helburu, hau da, komunitateek obrak, mantentze-lanak eta gestioa bere kargu hartzea, haien inguruaren jabe bihurtuz.

Bestalde, aipatutako eragileekin eta baita instituzio ezberdinekin (indar polizialak, medikuak, alderdi politikoak) koordinazioa hobetu dugu, bereziki zenbait protokoloen ingurukoa. Era berean, zenbait laborategiekin ibili gara elkarlanean, herrixketan bildutako ur laginak aztertzeko, hauen garbitasuna eta osasungarritasuna bermatzeko nahiean.

Afrikan bezala, emakumeen ugalketa eta sexu eskubideak berebiziko garrantzia dute erakundeak burutzen duen lanean. Kongon bezala, emakumeen ahalduntzea eta aukera berdintasuna bermatzea da azken helburua, guztiz patriarkala eta matxista den, eta taldearen erabaki nagusietatik aldentzen dituen ingurunean, gainera. Emakume hauek gaitu eta erabakien sujetu aktibo bihurtzea da Puerto Cortés inguruan burutzen den lanaren ardatzetako bat.

Ceiba izeneko gunean ere egiten du lan medicusmundi Bizkaiak. Ingurune honetan lana bereziki zaila da, “marak” eta narkotrafikoak eragin handia dutelako barruti osoan, bertan dauden bolondres eta profesional guztien lana izugarri zailduz. Bortizkeria nagusi den giro eta espazio horretan, emakumeek, beti bezala, pairatzen dute biolentziaren alderdirik gordinena, normalean bortizkeria sexualaren forma hartzen duena. Gaitz horrekin amaitzea da funtsezko helburuetako bat, erakundearen filosofian horrelako bortizkeria osasun publikoaren arazo bezala ulertzen delako, eta hortaz, plano ezberdinetatik eman behar zaiolako erantzuna nolabaiteko eragina izateko. Bide horretan, bortizkeria lazgarri hau jaso duten emakume talde batek “Casa Ixchel” delakoa jarri zuten martxan, helburu ezberdinekin: emakume honduratarren ahalduntzea (autodefentsa, salaketa, babesa…), edota komunitate landatarren barruan sentsibilizazio koadroen eraketa, kontzientziazio kanpainak.

2014ko laburpenak: Ruanda

Ruanda:

Pasa den urteko laburpenarekin jarraituz, lupa Ruandan jarriko dugu orain, medicusmundi Bizkaiak bere lana garatzen duen beste herrialdeetako baten. Kasu honetan, proiektua Kamonyi deitutako barrutian eramaten da aurrera. Erakundeak 1967tik darama barruti horretan lanean etenik gabe.

Ruandaren kasuan, higiene komunitarioaren arloan egindako lanaz gain, oso deigarria da soziologikoki bultzatutako aldaketa. Izatez, herrialde afrikarreko komunitateak lan disziplinen edo bestelako giza ordenamenduen arabera antolatzen dira, bakoitza bere aldetik, haien arteko hartuemana oso txikia delarik. Hilabete hauetan egindako esfortsuari esker, apurka-apurka egoerari buelta ematen joan zaio, kolektibitateak indartuz joan dira, eta talde sena zabaldu egin da, uraren eta saneamenduen inguruan nolabaiteko kontzientzia eta antolakuntza kolektiboa ezarriz.

Bide horretan, zenbait nekazari eta abeltzainek indarrak batu eta lan kooperatibak sortu dituzte, denborarekin kolektiboaren erreferente bihurtu direnak. Kolektibo edo talde hauek elikagaien segurtasuna eta subirautza bermatzea dute helburu nagusia. Horretarako, lankidetza eta elkartasuna da daukaten armarik eraginkorrena.

Era berean, artisautza tradizionaleko zenbait talde ere abian dira. Kasu honetan, talde hauek emakumeez daude osatuta ia bere osotasunean, eta beste kasu guztietan bezala, eskulangintzaren arloan egiten diren produktuetaz gain, hauen ahalduntzea eta indartzea da oinarri nagusia.

Azaroak 28: Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! ikus-entzunezko lehiaketaren sari-banaketa

Sari banaketa kartelaPasa den astelehenean, azaroaren 24ean, Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea bukatu zen.

Gaur, azaroak 26, goizeko 09:00etan itxi egin da medicusmundi bizkaiako facebook-ean sortutako botazio popularra eta honen emaitzak sare sozial horretan zabalduko dira. Botaketa popularra honek garratzi handikoa da parte hartu duten taldeentzako, zeren lan bakoitzaren balorazioaren %50a izango den. Balorazioaren beste %50 Mugarik Gabek, Pikara Magazinek eta Olaia Aretxabaletak osatutako epaimahai batek emandako baloraioa erabakiko du. Balorazio hau partzeko oinarrietan azaltzen diren irizpideak jarraituz emango da.
Beste aldetik, azaroak 28an, ostiralean, lehiaketaren sari banaketa etortzera gonbidatu nahi zaituztegu. Festa honetan, lehiaketan parte hartu duten lanen erakusgarri bat izango da, sariak banatuko ditugu eta hortik aurrera 3 kontzertu izango dugu ikusgai: Anai Arrebak taldea, Olaia Aretxabaleta (Esne Beltza taldearekin lehiaketarako Zauriak abestiaren bertsioan parte hartu duena) eta Hirusta (Idily Mérida guatemaldarra osatzen euskal taldea). Behin sariak banatu diren, zenbait pintxo eta edari eskainiko dizuegu musikaz eta giroaz gau on bat izateko.

20:30 Aurkezpena eta aurkeztutako lanen erakusgarri bat
21:00: Kontzertua: Hirusta
21:30: Sari banaketa eta lunch-hasiera
21:50: Kontzertua: Anai Arrebak
23:15: Kontzertua: Olaia Aretxabaleta
23:45: Bukaera

Jarraian Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! lehiaketara aurkeztu diren talde eta lan guztien berri eman nahi dizuegu. Anima zaitezte eta ikusi nolako lanak aurkeztu diren:

1- Taldea: Sin márgenes
Lana: Itzalak argitzen

2- Taldea: SHIBA
Lana: Una mujer libre

3- Taldea: NaiTrain
Lana: Gure Isla – Nuestro Reflejo

4-Taldea: Rote Zora
Lana: No somos amigas

5-Taldea: Babae
Lana: Sé tú misma

6- Taldea: Geuremundi
Lana: #MiCuerpoNoSeVende

 

 

Lehiaketan parte-hartzea errazteko eta parte hartzen duen taldeen zenbakia gehiagokoa izateko, oinarriak aldatu ditugu:

1.- PARTE-HARTZAILEAK (idazte berria)
Lehiaketa honetan parte hartzeko orduan, helduak diren bizkaitarrak eta Bizkaian lan egin, ikasi edo bizi direnak parte hartu ahal izango dute. Lehiaketaren parte hartzea derrigorrez taldekakoa izango da. Talde bakoitza 4 pertsonaz osatuta egon behar da eta izen bat jarriko diote taldea identifikatu ahal izateko.

4.- EPEA (idazte berria)
Lanak aurkezteko epea irailaren 15etik azaroaren 24a arte egongo da indarrean.

Parte hartzeko oinarrien beste atalek ez daukate aldaketarik, kontsultatu: Parte hartzeko oinarriak

Azaroaren 19ra luzatu da nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea

Pasa den irailaren 15ean medicusmundi bizkaiak, Mugarik Gabek eta Pikara Magazinek lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, aurrera eramaten duen Nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu zen.

Lanak aurkezteko hasierako epea azaroaren 5ean bukatzen zen, hala ere, epe hau azaroaren 19ra, azteazkenera, luzatu egin da.

Garapenerako hezkuntzaren arloan, medicusmundi bizkaiak garrantzizko lana eramaten du arurrera emakumeen gorputzenganako indarkeriaren inguruan kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta sahiesteko, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen urraketa dela eta.
Nire gorputza, nire erabakia lehiaketan 18 eta 30 urte tarteko gaztek har dezakete parte, ikus-entzunezko lan bat (lip dub, flash mob, cup song, etab.) 4 pertsonaz osatutako taldez egiten.

Sariak hauxek dira:

1º- Guatemalarako bidaia bat taldearentzat. Han 10-15 egun pasatuko dira eta ikus-entzunezko tailer batean parte hartzeko da gazte guatemaldarrekin.
2º- Diru saria: 500€
3º- Sari berezia: 300€

Hurrengoak dira lana egiteko eskaintzen diren abestiak, bat hautatu eta zure lana egin!:

1- Mi cuerpo no se vende, Idily Mérida eta Sacate Jag guatemaldarrak
Mi cuerpo no se vende (mp3)
Mi cuerpo no se vende (youtube)
2- Zauriak Esne Beltza feat Olaia Aretxabaleta:
Zauriak (mp3)
Zauriak (youtube)

Informazio guztia: Lehiaketako oinarriak

“Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa abian da!

2. lehiaketa kartelaIrailaren 15ean abian izango da “Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa, medicusmundi bizkaia elkarteak antolatuta, Mugarik Gabe-k eta Pikara Magazine-k lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzaz.

Emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea, hemen zein Hegoaldeko herrialdeetan, du helburu lehiaketa honek. Aurteko edizioan, emakumeek pairatzen duten indarkeria sinbolikoa salatzean jarriko da arreta, indarkeria sinbolikoa emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen urraketa bezala salatuz.

Indarkeria sinbolikoa ikusezin, leun eta normaltasun handiko indarkeria mota da, baita gorputz-indarkeria baino agerikotasun gutxiagokoa, hortaz, gorputz-indarkeria baino iruzurrezkoagoa, zeren emakume eta gizonen arteko desberdintasunak mantentzen zein betierekotzen laguntzen duen.

Publizitatea, moda, abestien letrak, errefraua zein atsotitzak, bideo-jokuak, eleberriak, aldizkariak eta karikaturak, besteak beste, emakume eta gizonen arteko menperatze eta ezberdintasunezko harremanak transmititzen eta natural egiten dituzten bitartekoak dira. Bitarteko hauen bidez transmitizen diren mezu gehienak, batzuetan, oharkabean erabiltzen dira, berezko identitate kulturala, tradizioa eta eguneroko jarduera dela eta. Modu honetan, emakumeak zer diren eta egiten dutenganako mesprezua eta iseka bultzatzen duten mezuak transmititzen dira, baita emakumeek egiten dutenganako beldurra eta mesfidantza zein emakumeen mendetasuna eta gorputz-indarkeria eta guzti legeztatzen duten mezuak hedatzen laguntzen da.

Lehiaketa honetan Bizkaian jaio, bizi, lan egin edo ikasten duen edozein pertsonak har dezake parte, hala ere, parte-hartzea taldeka izan behar da, 4 pertsonaz osatutako taldez, hain zuzen. Beraien ikus-entzunezkoa egiteko talde bakoitzak medicusmundi bizkaiak lehiaketa honetarako proposatzen dituen bi abestien artean bat hautatu behar izango du:

1- Mi cuerpo no se vende Idily Adalicia Mérida eta Sacate Jag guatemaldarrek egindako kolaborazioa:

Mi cuerpo no se vende (mp3)

Mi cuerpo no se vende (youtube)

2- Zauriak Esne Beltza feat Olaia Aretxabaleta:

Zauriak  (mp3)

Zauriak (youtube)

Ikus-entzunezko lanak bideo-plataforma batera (youtube, vimeo, etab.) igo behar izango dira eta esteka hori, zein taldea osatzen duten pertsona guztien datuak, email batean bidali behar izango dira, azaroaren 5a baino lehenago, hurrengo posta elektronikora:
educa.bizkaia@medicusmundi.es.

Informazio osoa: Oinarriak

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Jorge Irazola

Aste honetan, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” kongresuaren azken xehetasunak prestatzen gabiltza, hurrengo astean egingo dena, ekainaren 25 eta 26an. Hala ere, ez dugu albo batera utziko gure txostengileen analisia. Astelehen honetan, Jorge Irazola biologoaren txanda da, medicusmundi elkarteko ohiko kolaboratzailea. [Read more…]