Pobreziaren aurkako astea 2015

Urriaren 17a da Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako nazioarteko eguna. Hainbat ekintza garatu dira nazioartean, eta 2005etik hona baita ere Euskadin, pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko.

Aurten Estatu Batuetako Europaren arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Trasatlantikoaren (TTIP) ardatz tematikoa hartuta, eta “TTIP Saria edo Ziria” lelopean, Euskadiko zenbait gizarte mugimendu eta plataformak, itun honek eragiten dituen ondorio ekologikoak, sozialak, zein ekonomikoak salatuko ditu.

Anima zaitez eta parte hartu!

Bizkaian:

Urriak 14: Hitzaldia TTIP: truco o trato. 19.00etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoa (Lersundi, 9)

Parte-hartzaileak:

Osasuna: América Arias. Gerente de proyectos de salud global y desarrollo. “Los TTIP como barreras de acceso a medicamentos: el caso de la Hepatitis C”

Elikadura Burujabetza: Andoni García (EHNE Bizkaia). “TTIP, atraco a la soberanía alimentaria”.

Lan Eskubideak. Beatriz Plaza (OMAL). “Derechos Laborales y TTIP: antagonismos”

Moderatzailea: Begoña Yebra, kazetaria

Haurtzaindegi zerbitzua, 48 ordu baino lehen eskatu behar da: incidenciapolitica@ongdeuskadi.org 944150300

 

Urriak 17: Bizimartxa Pobrezia aurkako Nazioarteko Eguna. 12.00etan Arriaga Plazatik Itsas Museora.

Ostean, Arriaga Plazan, manifestua irakurriko da eta jarduera ezberdinak garatuko dira.

Buscando una vida que merezca la pena ser vivida

Un niño de tres años ha conseguido lo que hasta hace poco parecía imposible: el fin de la indiferencia ante el drama de los refugiados que llaman a las puertas de Europa. Y de paso, puede haber acabado con el mercadeo insoportable de números, que son personas, que cada país estaba dispuesto a recibir.

[Read more…]

Radiografía de la Reforma Sanitaria: La Universalidad de la Exclusión

La Red de Denuncia y Resistencia al RDL 16/2012 ( REDER) ha reunido, entre enero de 2014 y julio de 2015, más de 1500 casos de personas que han visto vulnerado su derecho humano a la salud como consecuencia de la exclusión sanitaria a inmigrantes en situación irregular: Incumplimiento sistemático de las excepciones protegida; Familiares perdidos en un laberinto jurídico y legal; La desinformación como negación de un derecho; la ineficacia de una legislación parcheada.

[Read more…]

“Motxila esperientzia eta irakaspenez beteta ekartzea espero dugu”

Iratxe Agirre (Iurreta, 1994) eta Iraia Derteano (Abadiño, 1990), durangaldeko bi gazte dira. Iratxe Zientzia Ekonomikoen azken urtea ikasten dabil Sarrikoko unibertsitatean, eta Iraia, Ingelerako magisteritza Arangoitiko eskolan amaitu eta gero, gizarte integrazioa ikasten dabil Erandion. Biak Juventud Vasca Cooperante programaren baitan aukeratuak izan dira aurten, uztailetik urrira bitartean, Guatemalan kooperante gisa aritzeko. Maleta ilusioz eta gogoz lepo, haiekin hitz egin dugu, bidai aurreko sentipenak ezagutzeko.

[Read more…]

medicusmundi bizkaiak eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak hitzarmen bat sinatu dute

Ekainaren 22an, medicusmundi bizkaia erakundearen eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Bilbon. Honi esker, Bizkaiko Medikuen Elkargoak GGKEaren lana zabaltzeko konpromisua hartu zuen.

[Read more…]

LAN ESKAINTZA

Euskal Herriko Unibertsitateak eta medicusmundi k ikertzaile bat behar dute, bi erakundeek batera gauzatuko duten ikerketako eta esku-hartzeko proiektu batean lan egiteko. Proiektuaren helburuak dira euskal osasun-sistema erabiltzeko aukeren aldetik dauden gizartedesberdintasunak deskribatzea eta sistema sanitario publikoen pribatizazioko eta merkantilizazioko prozesuak identifikatzea.

[Read more…]

Pablo Cabrero: “Dependentzia eta paternalismoarekin amaitzea dira kooperazioaren erronka nagusiak”

Kongoko Errepublika Demokratikoa, eta bere baitan kooperazio proiektu ezberdinek burutzen duten lanaren inguruan asko daki Pablo Cabrerok. Oso gazte hasi zen kooperante lanetan, eta zenbait herrialdetan ibili eta gero, Yakarta (Indonesia) utzi zuen abentura berri eta erakargarrian parte hartzeko: medicusmundi Bizkaiaren koordinatzaile bihurtu zen Behe Kongoko barrutian. Esperientzia horri buruzko zenbait zertzelada sakon uzten dizkigu elkarrizketa honetan, eta baita gaur egunean kooperazioak Kongon, eta oro har, mundu osoan bizi duen egoeraren inguruko zenbait analisi aberats.

Galdera: Nola heldu zinen medicusmundi bizkaiarekin lan egitera? Nola hasi zinen harremanetan erakundearekin?

Pablo Cabrero: Internet bidez medicusmundi bizkaiaren eskaintza ikusi nuen, eta erakargarria iruditu zitzaidan, bai herrialdeagatik, Kongoko Errepublika Demokratikoagatik, zein proiektu beragatik, oso interesgarri iruditu baizitzaidan planteamendu bere osotasunean. Skype bidez lan elkarrizketa egin eta nirekin kontatzea erabaki zuten. Eta lehen harremanak ezinhobeak izan ziren, asko erraztu zuten nire egokitzapena. Zenbait egun eman nituen Bilbon aurreko koordinatzailearekin, Amaiarekin, eta herrialdearen eta honen soziologia eta gorabehera ezberdinen inguruko argibide guztiak eman zizkidan.

G: Nolakoa izan zen Kongora egindako lehen bidaia? Beldurra sentitu zenuen erronka berrien aurrean, ezagutza ezak sortzen duen ezinegona, agian?

P. C: Beldurra baino gehiago, nik arduraz hitz egingo nuke, ardurak sortzen duen pisua da nik sentitu nuena. Egia esanda, errespetu handia ematen zidan karguak bere gain zituen ardura berriak, egin beharreko lan eskarga, dana kontrolpean izatea ahalmena izango nuen. Zorionez, Kongon sekulako lantaldea aurkitu nuen, betiere laguntzeko eta nire lana errazteko ahaleginak eginez. Zentzu horretan, maitasun bereziz gogoratzen dut Ainize, nirekin bizi zen neska Donostiar bat. Lagun handiak egin ginen bertan eman genuen denboran zehar, eta egia esanda, horrek asko erraztu zuen egin beharreko guztiak.

Bidaiari berari so eginez, Kongorentzat oso urte latzak zirela gogoratzen dut. Politika mailan ematen zen ezegonkortasunaz gain, herrialdean nahiko ohiko dana, mundu mailan emandako krisi ekonomikoa gehitu zitzaion. Hori alde batetik. Bestetik, azpimarragarria da hango zenbait indar polizialek erabiltzen duten bortizkeria maila. Faktore hauek gure bidaiaren tentsioa areagotzen zuten, baina kontestuan balorazioa positiboa da oso.

G: Kongoko Errepublika Demokratikoan koordinatzaile bezala zure lanaren zer balorazio egiten duzu? Ze proiektu eraman ziren aurrera garai horietan?

P. C: 2010eko martxotik 2011ko martxora egon nintzen koordinazio lanak egiten, urtebete, eta gure indarrak hiru proiektu nagusietara bideratu genituen. Lehenbizikoa, FOCADen esku, Kinshasako zeinbait barrutien higiene eta saneamendu estrukturen hobetzean oinarritzen zen. Bigarrena, arazo mentalak zituzten pertsonen komunitate batekin elkarlanean aritzea, eta azkena, bertoko GKE batekin batera, HIESa zuten pertsona gaixoei asistentzia ematea.

Helburuei buruz? Nik uste orokorrean pozik egon gaitezkela gaitezkela, helburu gehienak bete zirelako. Ez horrenbeste bukatutako obrengatik, baizik eraikuntza bide horretan bertokoen, biztanleen inplikazioa ortu genuelako, eta hori da, azken finean, kooperazioaren azken helburua. Hori begirada batekin ikusgarriak diren helburuei dagokionez. Bestelako prozesuetan, hala nola emakumeen ahalduntzean edota zenbait ohituren aldaketan ere aurrerapausoak ikusi genituen, nahiz eta, esan bezala, arlo hauetan garapena motelagoa izan, faktore mordoa aldarazi behar direlako.

G: Metodologiari dagokionez, zenbait aldaketa eman dira azkenaldian. Bertoko koordinatzailea hartu du ardura nagusia, orain arte lan horiek betetzen zituen atzerriratutako pertsonaren tokia hartuta. Nolakoa izan da transizio hori eta zelako emaitzak ari dira lortzen?

P.C: Bai, aldaketak eman dira, baina ni transizio bakarraz baino, bitaz hitz egingo nuke. Lehenbizikoa atzerriratutakoen artean gertatu zen, burutzen genuen lanetan zenbait hutsune identifikatu eta hauek kooperazio proiektuan sartu behar genituela ikustean eman zen. Gai berri hauen artean Kongoko emakumeen ugalketa eta sexu eskubideak bermatzea zegoen, eta baita kooperazio lanak hiriburutik, Kinshasatik, landa gunera eramatea, eragina eta onurak benetan behar ziren tokietara eraman behar zirelako. Bigarren transizioa zuk aipatutakoa da. Koordinatzaile lanetan emandako etengabeko erreleboak Kongoko biztanleen artean nolabaiteko ezengorkotasuna sorrarazten zuela ikusita, erabaki ausart eta berritzailea hartzen da: koordinazioa pertsona natibo baten esku uztea, proiektuan bertan gurekin elkarlanean zegoen emakume baten esku, hain zuzen.

Emaitzei buruz, esan behar dut erakundeak bere lana garatzen duen barrutia bisitatzeko aukera izan dudala, kasu honetan begirale soil moduan, eta poztasunez egiaztatu dut proiektua sendotasunez egiten duela aurrera. Egia da, era berean, oraindik zenbait xehetasun eta dinamika biribildu behar direla, eta erabakia ezuste itzela suposatu duela Kongotarren kultura matxista eta patriarkalarentzat, baina harro esan genezake bete-betean asmatu dugula hartutako erabakiarekin.

G: Higiene edo Osasun publikoari dagokionez, nola definitu genezake Kongoren egoera gaur egun?

P. C: Egoera zaila bizi du Kongok zentzu horretan. Kontuan hartu behar da, gure burua nolabait kokatzeko, hiriburutik, Kinshasatik, kostaldera, portura, errepide bakarra dagoela, eta honen bazterretan kokatzen direla hirigune eta herrixka gehienak. Hortik kanpo ezer gutxi dago osasungintzari edo higieneari mantentzeko medioei dagokionez. Ideia bat egiteko, Osasun zentro gehienak belgiar kolonizazioaren garaikoak dira, ez dute argindarrik, ura eguneko zenbait ordutan soilik eskuratu dezakete…Medioak urriak dira, hutsune asko daude, bereziki landa eremuan. Urritasuna da egoera hobeto deskribatzen duen hitza.

 

G: Emakumeen egoerari dagokionez, zer nolako ikuspegia daukate Kongoko ED-ko biztanleek ugalketa eta sexu eskubideei buruz?

P.C: Emakumeen egoera Kongon Afrikako beste herrialdeetan bezain latza eta gogorra da, hau da, etxeko ardura guztiak hartzen dituzte bere gain: seme-alabak zaindu, uzta bildu, garbiketa osoa egin, etxeko ordena mantendu…Gizarte guztiz patriarkalaz ari gara hitz egiten. Emakumeak guztiz zapalduak daude. Faktore hauei familiek duten jaiotze-tasa izugarria gehitu behar zaio. Familia bakoitzak 7-8 seme-alaba izaten ditu, eta horrek emakumeek berez pairatu behar duten egoera lazgarria areagotu egiten du.

Hori arlo familiarrari eta egunerokotasunari dagokionez. Bestelako faktore bat ere azpimarragarria da emakumeen zapalkuntza honetan: bortizkeria sexualak duen zigorgabetasuna edo inpunitatea. Tratu txarrak familia gehienetan ematen dira, baina isilune kolektiboa dago gai horren inguruan, eta horrek arazoa ikusezin egiten du, garrantzia kenduz eta arazoa errotik mozteko zailtasun itzelak sorraraziz. Bortizkeria sexual honen kontra zenbait lege aurrera atera dira, baina praktikara eramatea ia ezinezkoa da, beste arlo askotan bezalaxe, normatiba hauek era egokian aplikatzeko errekurtsoak faltan daudelako.

G: Kooperazioari dagokionez, zeintzuk dira hurrengo urte hauetan honek Kongoko ED-an dituen erronka nagusiak?

P.C: Kongoko ED-ak etorkizunean dituen erronka gehienak orain arte izandako berdinak dira. Hau da, Europarekiko eta Mendebaldearekiko dependentziarekin apurtzen duen kooperazio parekidea eta horizontala bultzatzea, paternalismotik aldentzen dena eta Kongoko biztanleak ahaldunduko dituena, euren dinamiketan inplikatuz eta euren buruen jabe egingo dituena. Garapena haiena dela, eta hortaz, haiek bultzatu behar dutela sentitu behar dute, subirautza lortuz eta antolakuntza eta elkarlana sustatuz. Nola egin? Bide bakarra GKE eta eragile ezberdinen arteko lankidetzea indartzea da, baina, esan bezala, asistentzialismotik aldenduz.

G: Begirada zabalduz, zein izan da kooperazioaren garapena azken urteetan? Zertan aldatu da garapenerako kooperazioa?

P. C: Garapenerako kooperazioa izugarrizko profesionalizazioa prozesua jaso du azken urte hauetan. Gaur egun erabiltzen diren fondoekiko kontrola asko zorroztu da, faktore gehiago sartzen dira jokoan…Hau berez positiboa da, iturri publikoak direlako eta kontrola egon behar duelako, baina bestalde, gure lana konplexuago eta burokratikoago egin du, egiten ditugun gastu guztiak justifikatu eta ikuskatu behar ditugulako. Gardentasun hori, esan bezala, beharrezkoa da, baina onartu behar da gure lanari malgutasuna eta dinamismoa kendu diola.

Beste alde batetik, eta nik uste era egokian, kooperazioak eboluzio garrantzitsua jaso du. Paternalismo erlijiosotik lankidetza paralelorantz mugitu da, gizarte natiboaren ahalduntzerantz. Zentzu horretan, bide egokian gaudela uste dut.

2014ko laburpenak: Kongo ED

2014a amaitu berri, urteko lehen aste hauek iaz egindako lanaren hausnarketa, balorazioa eta balantzeak egiteko erabili ohi dira. Gurean, medicusmundi Bizkaian, ez gara gutxiago izango. Begirada atzera bota eta munduan zehar (Ruanda, Guatemala, Honduras, Kongoko ED) dauzkagun proiektuen inguruan hausnarketa txikia egingo dugu.

Proiektuei buruz egingo diren errepasoetaz gain, laburpen honek irakurleari medicusmundi Bizkaiak, eta bereziki gurekin lan egiten duten bolondresek, herrialde ezberdinetan burutzen duten lanaren garrantzia azpimarratzea du helburu, eta bide batez, herrialde horien eta haien soziologiaren irudi edo “argazki” argigarria helaraztea. Kontuan hartu behar da herrialde hauen errealitatea oso ezberdina dela, bai haien artekoa eta baita guk ezagutzen dugun mendebaldeko munduarekikoa, eta hortaz, medicusmundi Bizkaiarekin lan egiten duten profesionalen lana ingurura egokitu behar da, kasurik kasu.

Kongoko Errepublika Demokratikoa

Medicusmundi Bizkaiak afrikako herrialdean burutzen ari den proiektu soziosanitario ezberdinei erreparatu baino lehen, Kongoko egoeraren inguruko zenbait azalpen zuenganatzea da egokiena, erakundeak bertan burutzen duen lana egokiago ulertzeko. Kongoko ED herrialde erraldoia da, iparraldetik hegoaldera 3.500 bat kilometro hartzen dituelarik. Hori dela eta, herrialde beraren baitan ezberdintasun handiak daude toki batetik bestera. Argiena, ekialde eta mendebaldearen artean ematen dena. Kinshasan, hiriburuan, hartzen diren zenbait erabaki ekonomiko, soziologiko edota politikoak asteak, hilabeteak ematen dute herrialdearen bestaldera iristen, eta askotan, lege hauek betearazteko erramintak ez dauka agintean dagoen Gobernuak. Era berean, Ruanda inguruan ezegonkortasun politiko eta militarra izugarria da, gerrila txikiak haien artean izugarrizko lizkarrak izaten dituztelarik.

Medicusmundi Bizkaiak bere lana, ordea, Kinshasa inguruan burutzen du, hego-mendebaldean, Masa eta Sona Batako probintzietan, egoera “lasaiagoa” edo “bareagoa” den tokietan, kontzeptu hauek Afrikan nahiko malguak direla jakinda. Bide horretan, erakundetik osasun sistema publiko eta unibertsala bultzatzen jarraitu da, bertoko osasun pertsonalaren ahalmenak indartuz eta hobetuz.

Bestalde, pasatako hilabete hauetan zehar herrixka ezberdinen ur, higiene eta saneamendu zerbitzuen estrukturen hobekuntzan eta eraikuntzan aritu dira medicusmundi Bizkaiko profesionalak, gaixotasun ezberdinen agerpena ekiditzeko asmoarekin, hauek sorrarazten dituen arrisku faktore nagusia errotik moztuz. Proiektu hauek, era berean, lan komunitarioaren eta bertoko biztanleen ahalduntzea bilatzen duen filosofiarekin aurrera eraman dira, berezko natiboak euren garapenaren eta lanen arduradun eginez.

Ugalketa eta sexu arloan ematen diren urraketei aurre egitea, eta afrikar emakumeak ahalduntzea ere medicusmundi Bizkaia beste oinarrietako bat da Kongo Edn. Helburu horrekin, sentsibilizazio kanpaina ezberdinak jarri dira martxan, Kongoko emakumeek jasaten dituzten bortizkeria ezberdinak salatzeko asmoz. Biolentzia horien baitan, ikusgarriena, fisikoa dago, noski, baina baita psikologikoa, alfabetikoa (afrikako emakume gehienek ez dakite irakurtzen ezta idazten ere), juridikoa, edo politikoa (Afrikan, Latinoamerikan ez bezala, egoerak bere horretan darrai aldaketa barik, eta emakumeek ezer gutxi daukate esateko politikaren arloan. Oso gutxi dira taldearen edo komunitatearen erabaki garrantzitsuetan parte hartzen dutenak).

Azaroak 28: Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! ikus-entzunezko lehiaketaren sari-banaketa

Sari banaketa kartelaPasa den astelehenean, azaroaren 24ean, Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea bukatu zen.

Gaur, azaroak 26, goizeko 09:00etan itxi egin da medicusmundi bizkaiako facebook-ean sortutako botazio popularra eta honen emaitzak sare sozial horretan zabalduko dira. Botaketa popularra honek garratzi handikoa da parte hartu duten taldeentzako, zeren lan bakoitzaren balorazioaren %50a izango den. Balorazioaren beste %50 Mugarik Gabek, Pikara Magazinek eta Olaia Aretxabaletak osatutako epaimahai batek emandako baloraioa erabakiko du. Balorazio hau partzeko oinarrietan azaltzen diren irizpideak jarraituz emango da.
Beste aldetik, azaroak 28an, ostiralean, lehiaketaren sari banaketa etortzera gonbidatu nahi zaituztegu. Festa honetan, lehiaketan parte hartu duten lanen erakusgarri bat izango da, sariak banatuko ditugu eta hortik aurrera 3 kontzertu izango dugu ikusgai: Anai Arrebak taldea, Olaia Aretxabaleta (Esne Beltza taldearekin lehiaketarako Zauriak abestiaren bertsioan parte hartu duena) eta Hirusta (Idily Mérida guatemaldarra osatzen euskal taldea). Behin sariak banatu diren, zenbait pintxo eta edari eskainiko dizuegu musikaz eta giroaz gau on bat izateko.

20:30 Aurkezpena eta aurkeztutako lanen erakusgarri bat
21:00: Kontzertua: Hirusta
21:30: Sari banaketa eta lunch-hasiera
21:50: Kontzertua: Anai Arrebak
23:15: Kontzertua: Olaia Aretxabaleta
23:45: Bukaera

Jarraian Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan! lehiaketara aurkeztu diren talde eta lan guztien berri eman nahi dizuegu. Anima zaitezte eta ikusi nolako lanak aurkeztu diren:

1- Taldea: Sin márgenes
Lana: Itzalak argitzen

2- Taldea: SHIBA
Lana: Una mujer libre

3- Taldea: NaiTrain
Lana: Gure Isla – Nuestro Reflejo

4-Taldea: Rote Zora
Lana: No somos amigas

5-Taldea: Babae
Lana: Sé tú misma

6- Taldea: Geuremundi
Lana: #MiCuerpoNoSeVende

 

 

Nire gorputza, nire erabakia. Hemen zein Guatemalan ikus-entzunezko lehiaketaren sari-banaketa

Sari banaketa kartelaAstelehenal 24ean  bukatu zen  Nire gorputza, nire erantzuna. Hemen zein Guatemalan! lehiaketan parte hartzeko epea.
Azaroaren 25 eta 26 ikusgai izango dituzue aurkeztutako lanak medicusmundi bizkaia-k duen facebook-ean. Han, gustukoen duzunari “me gusta” ematera gonbidatzen zaituztegu, hautaketa hau garrantzi handikoa baita sariak banatzekio, zeren orokorrezko puntuazioaren %50a den. Geratzen den beste %50 epaimahi batek erabakiko du parte hartzeko oinarrietan biltzen diren kriteioak jarraituz. Epaimahai hau Mugarik Gabek, Pikara Magazinek eta Olaia Aretxabaletak osatzen dute.

Beste aldetik, azaroak 28an, ostiralean, lehiaketaren sari banaketa etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Festa honetan, lehiaketan parte hartu duten lanen erakusgarri bat izango da, sariak banatuko ditugu eta hortik aurrera 3 kontzertu izango dugu ikusgai: Anai Arrebak taldea, Olaia Aretxabaleta (Esne Beltza taldearekin lehiaketarako Zauriak abestiaren bertsioan parte hartu duena) eta Hirusta (Idily Mérida guatemaldarra osatzen euskal taldea)

Behin sariak banatu diren, zenbait pintxo eta edari eskainiko dizuegu musikaz eta giroaz gau on bat izateko.

Animatu eta hurbil zaitezte!