Osasunetik sexu-eta genero-aniztasuna patologia bihurtzen ditugunean

Sexualitateak eta arauaz kanpoko generoak patologia bihurtzea osasunaren arloko profesionalen artean zilegitzat jotzen den indarkeria da oraindik ere. LGTBI+ pertsona askok diagnostikoa jasotzen dute eta gaixo gisa tratatzen zaie, estigmen arabera eta pertsona gisa txikituta. Ondorioz, giza duintasuna eta aitorpen soziala kentzen zaie.

[Read more…]

JARDUNALDIA: “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunaren eskubidearen defentsan”

Ekainaren 26an, “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunaren eskubidearen defentsan” JARDUNALDIA antolatu dugu medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia y medicusmundi gipuzkoa elkarteek batera. Bizkaia Aretoan-UPV/EHU izango da (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), 9etatik 14.30era. Sarrera doakoa izango da eta plazak mugatuak. Anima zaitez!

[Read more…]

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentala

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.

[Read more…]

“Funtsezkoa da genero-ikuspegi feminista bat sartzea emakumeen osasunaren gainean hartzen diren neurrietan”

Maiatzaren 28a: Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna

Elkarrizketa Beatriz Velardiez Modroño Mujeres para la Salud elkarteko komunikazio-arduradunarekin

[Read more…]

Emakumeak sarean: Ura eta saneamendua Omoa-n

Hondurasko Omoa munizipalitatean, Cuyamel ibaiaren erdiko arroan, bizi diren 5 komunitatek proposatu zituzten toki-garapenerako ekimenak bultzatzen jarraitu dugu 2018an. Hain zuzen, hiru komunitatetan ura eskuragarri izateko eta beste bitan, berriz, ur-erabilgarritasuna optimizatzeko. Halatan, komunitate horietan hobetu egiten da ur-baliabidea, bai kopuruan bai kalitatean.

[Read more…]

Geure buruak askatzeko ilustrazioak

Analfabetismoa nagusi den tokietan, hala nola Guatemalan, ilustrazioek idatzizko hitzari laguntzen diote edo hura ordezkatzen dute. laCuerda aldizkari feministan argazkiak, margolanak, grabatuak, grafitiak, collageak zein formatu teknologikoak argitaratu ditugu emantzipazio-mezuak helarazteko.

[Read more…]

Martxoak 10, Lilakrosa Durangon. Elastikoak jantzi eta parte hartu!

Martxoaren 10an, XIV. Lilakrosa izango da, Berdintasunaren aldeko lasterketa, Durangoko Emakumeen Nazioarteko Eguna Programaren barne. Aurten, kamiseten salmentarekin lortutako dirua Guatemalara zuzenduko da, indarkeria matxistak jasan dituzten emakumeei, hain zuzen ere. Egin korrika gurekin!!!

[Read more…]

Iurretako Udalak hondurasen Lenca etniarekin egiten dugun lana finantzatuko du

Herrialde txirotuen garapena lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko interes handiena duen proiektua bezala aukeratua, Iurretako Udalak 4.953,16 euroko diru-laguntzarekin finantzatuko du medicusmundi bizkaiak Hondurasen garatzen duen proiektua.

“LENCA ETNIAREN HEZKUNTZA ELKARTEKO GAITASUNAK HOBETZEN HAURDUNTZA GOIZTIARREN PROBLEMATIKAKO PARTE-HARTZE AKTIBOAN – HONDURAS” izenpean, proiektu honen helburu nagusia Intibuca etxaldeko Lenca etniako nerabeen haurdunaldiak murriztea da.

Horretarako, ASODOC (Hondurasko Mendebaldeko Garapeneko Elkartea) eta AMIR (Intibuca Emakume berrituen elkartea) tokiko erakundeak, Intibuca udalerriko hezkuntza-establezimenduetako irakasleekin lan egingo dute, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, nerabeei zuzendutako sexu-hezkuntzako programa aktibo batean parte hartuz.

Genero ikuspegia duen proiektua da eta lankidetza, osasuna eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenean kokatuta dago. Sexu bietako gazte eta nerabeei eta beraien aita eta amari zuzendua dago eta osasunaren parte-hartze sozialaren indartzea eta haurdun dauden nerabeen arazoen inguruko sentsibilizazioa helburu gisa adierazten ditu, bere murrizketa laguntzeko.

Kalkulatu denez, proiektuaren kostu osoa 9.299,92 eurokoa da. Iurretako Udalari %53,30a eskatu zaio, hau da, 4.953,16 €; tokiko elkarteak % 36.90ko ekarpena egingo duelarik eta GKE-ak %9,80a.

Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren aurkako borroka KEDan eta Euskadin

Basaurikoa bezalako udaletxeei, eta beste erakunde kolaboratzaileei esker, medicusmundi biziakaiak Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren (GOBS) eta emakume zein nesken aurkako diskriminazioaren aurka komunitateak eta aginte politiko-administratiboak mugiarazteko lanean jarraitzen du, bai Hegoaldean eta baita Iparraldean ere.

Erdialdeko Kongo da biolentzia sexual indizerik altuena duen zonaldea Kongoko Errepublika Demokratikoan; azken 20 urteetako borroka armatu etengabearen ondorioz 6 milioi pertsona baino gehiago izan dira erailak, eta giza eskubideak behin eta berriro izan dira urratuak. Testuinguru honetan, bortxaketa momentu oro erabili da biztanleria zibila ikaratzeko. Baina emakumeen aurkako biolentzia eta diskriminazioa herrialdearen errealitate sozial da, borroka armatuz haratago doana. 

medicusmundi bizkaiak 2004tik dihardu herrialde afrikarrean lanean, tankera ezberdinetako proiektuak garatzen: alfabetizazio funtzionala, pobreziaren aurka borroka diru-sartzea eragiten dituzten ekintzak bultzatuz eta malnutrizioarekin bukatzeko ospitale zein komunitateetan ura, saneamendu eta higiene egoerak hobetzeko ekintzak burutzen.
2011an Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruan hasi zen lanean, Kongo Zentraleko gune landatarretako emakumeekin batera, batez ere Kasangulu eta Madimba eskualdeetan; Masa eta Sona Bata osasun zonaldeetan.

medicusmundi bizkaiaren esku-hartzea esparru honetan, dagoeneko herrialdean existitzen den legedian oinarritzen da, genero auzietan zer esana duten aktoreak integratuz, eta lan-sareak eta komunitateen sentsibilizazioan oinarrituz. Horretarako, burututako proiektu ezberdinen helburu komuna GOBSren aurka komunitateak eta aginte politiko-administratiboak mobilizatzea izan da.

Garatutako proiektuek Osasun Sistema Publikoa indartzea dute helburu, horrela sexu biktimei arreta egokia emango zaiela bermatzeko, eta zonaldeko emakumeei Sexu eta Ugalketa Osasunean barneratzeko. Proiektuetan, biktimek familia eta komunitateen aldetik sufritzen duten estigmatizazioaren aurka ere lan egiten da, halaber beraien birgizarteratze sozio-ekonomikoa bezala.

Kontrol lurraldea
Emakumearen gorputza kontrol lurralde bat da; biolentzia guztiz naturalizaturik dago: adostutako ezkontzak, lagunarteko hitzarmena bortxaketa kasuetan, osasun arreta ukatzea…”, komentatzen zuen Marian Sanz, medicusmundi bizkaiako KEDan lankidetza arduraduna, azaroaren 22an Basauriko Marienea emakumeen etxean egin zen jardunaldi informatiboan.

Basaurikoa bezalako udaletxeei esker, medicusmundi bizkaiak Masa eta Sona Batako komunitateak eta aginte politiko-administratiboak mobilizatzea helburu duten prozesuei jarraipena eman ahal die.

Ekintza hau Jeunes Paysans en Action, biolentzia sexualetik bizirik atera diren emakumeek osatutako tokiko erakunde bazkidearekin batera burutzen da. Erakunde honek gainera salatuak ez diren edo salatuak diren baina erantzuna ez duten GOBS kasuak ere identifikatzen laguntzen du.

Emakumeek herrialdean sufritzen duten egora gogorra den arren, Sanzek egoera hau hobetzeko aurrerapausoak ematen ari direla kontatu zuen: “gutxika gutxika, estrategia ezberdinen bitartez, esparru legalak babesa ematen die biktimei, baina testuinguru kultural eta sozialak oztopo handia suposatzen du oraindik”.

Hemen ere
Herrialde afrikarrean emakumeen aurkako biolentzia nolakoa den kontatzeaz gain, topaketa honetan zehar, Ana Abasolo, Euskal Medikuntza Lege Institutuko auzitegietako medikuak ere parte hartu zuen, erakunde publikoek emakumeen kasuak identifikatueta tratatzeko jarraitzen dituzten prozedurak azalduz.

“Biolentzia fisikoa antzemateko errazena da, ikusi daitekeelako, baina arazoa forma ilunagoetan dago, askotan ez direlako lehen bistan ikusten, biolentzia ekonomikoa adibidez”, azaldu zuen Abasolok egiten dituzten ekintzei erreferentzia eginez.
Bere lanean osasun zerbitzuekin koordinatzea berebizikoa dela aitortu zuen, kasu bakoitzaren nondik norakoak aztertzeko, alkoholismo, droga edo antzeko arazoak existitzen diren jakiteko adibidez.“Nire arrisku balorazioetan datu klinikoekin egiten dugu lan, biktima eta erasotzaileen historia klinikoetara sartuz”.

Bestalde, Abasolok biolentzia honek haurrengan duen eragina ere azpimarratu zuen, biolentzia hau zuzenean beti jasan ez arren, seme-alabengan eragin zuzena duela frogatuta dagoela adieraziz. Tratu txar emaile gehienek beraien inguruan biolentzia bizi izan dutela ziurtarazi zuen.

Azaroaren 22an egin zen hitzaldiarekin batera, Marienea Basauriko emakumeen etxean emakumeen aurkako indarkeria ardatz zuten Txelu Angoitiaren argazki erakusketa bat eta bi tailer antolatu zituen medicusmundi bizkaiak.

Tailerrei dagokienez, azaroaren 27an Mujeres en la Diversidad elkarteak Basauriko emakume etorkinenganako indarkeriari buruzko tailer bat eman zuen, eta 28an Skolastikako Josune Muñozek emakumeenganako indarkeria Europako eta Latinoamerikako komikietan ikustarazi zuen.

Duragotik Hegoaldera lehiaketak Guatemalara bidaiatuko duen talde irabazlea dauka

Bizibizi taldea osatzen duten Ainhoa, Ane, Mikel eta Ane izan da Durangotik Hegoaldera lehiaketa irabazi, eta Guatemalara joango diren gazteak. medicusmundi bizkaiak eta Durangoko Udalak antolatutako lehiaketa honen helburu nagusia gazteek hegoaldeko herrien egoerari buruz eta osasun sistemen inguruan jakin-mina piztea izan da.

Durangotik Hegoaldera azken proba - medicusmundi bizkaia

Lehiaketaren talde irabazlea Durangoko udaleko eta medicusmundi bizkaiako kideekin

Talde lana eta sormena eskatzen zuten hiru proben bitartez, aurkeztu diren taldeek beraien ezagutzak eta trebezia erakutsi behar izan dituzte, irailean hasi zen lehiaketa honetan.

Guztira lehiaketan hiru proba egin behar izan dituzte: Guatemalako osasun sistemaren egoerari buruzko kartel bat, osasun-zerbitzuak eskuratzeko berdintasunik ezaren inguruko bideo-skectch bat eta Durangoko kaleetatik zehar ginkana bat.

Proba hauek ebaluatzeko Durangoko udaleko teknikarien eta medicusmundi bizkaiako langile zein boluntarioen parte hartzea izan dugu. Hauek izan dira taldeek aurkeztu ditzuten probak:

Talde irabazlea 2019ko otsailean joango da Guatemalara, medicusmundi bizkaiak bertan garatzen dituen proiektuak ezagutzera eta herrialde honetako egoera bertatik bertara ezgutzera.

 

Azken probaren argazki galeria: