Archives for abuztua 2018

Getxoko komiki-lehiaketa – Nire gorputza, nire erabakia, hemen zein hegoaldean

Ez da bilauen aurka borrokatu behar, abentura exotikorik izan behar edo traje esturik jantzi behar komikiko emakume-heroi bat izateko. Emakumeek bizitzen duten egunerokotasunaren ondorioz, zorigaitz zenbatezinei egin behar izaten diete aurre, eta hortaz, berdintasunaren aldeko, indarkeriaren aurkako eta biziraupen hutsaren aldeko istorioen protagonista bihurtzen dira.

A2-cartel-concurso-comic

medicusmundi Bizkaian istorio benetan egiazko horiek komikiaren mundura eraman nahi ditugu, eta Quinok bere garaian Mafaldarekin egin zuen moduan, bineta eta ilustrazioa emakumeen eskubideak aldarrikatzeko tresna bihurtu nahi ditugu.

Horretarako, azaroan, Nire gorputza nire erabakia hemen zein hegoaldean izeneko komikiko bineta-lehiaketa egingo dugu, epaimahaiak ondoen balioesten duenarentzako eta tokiko emakumerik onenarentzako sariekin.

Aurkezten diren lanen gaiak emakumeek munduan duten errealitatearekin lotu beharko dira, bai gure ingurunerik hurbilenean, bai munduko beste hainbat tokitan. Honako gai hauek jorratu beharko dira, besteak beste: emakumeen aurkako indarkeriak, eskubideen urraketak, matxismoa, etab.

Lanak medicusmundi bizkaiaaren bulegora bidali beharko dira, Begoñako Andramari kalea 20, behea, 48006 Bilbo, Bizkaia helbidera.

Bases concurso comic ampliado.

 

 

Genero ikuspegiaren eransketa Omoako erakunde publikoetan

medicusmundi bizkaian Omoako (Honduras) udalarekin elkarlanean jarraitzen dugu, erakundeetan genero ikuspegia eransteko prozesuan. 2016an egin genuen generoaren inguruko lehen diagnostikoan gizon eta emakumeen artean udal egitura eta sailetan dagoen bereizketa azaleratu zen.

Diagnostikoa egin eta gero, generorako politika instituzionala landu zen, eta hurrengo hilabeteetan Genero Plan Orokorra inplementatuko da, honek udalaren garapena bultzatuko du, genero eta berdintasun ikuspuntutik. Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta dago eta EICA (Erdialdeko Amerikako Ikerketak eta Azterketak) kontsultarien laguntza dauka.

“Genero ikuspuntutik Omoako Kontserbazio Taldea (CCO) GGKEaren eta Omoako udalerriaren diagnostikoaren” bitartez medicusmundi bizkaiak Omoako udalerrian genero berdintasunerako ekintzak garatu eta gauzatuko ditu, udalaren ekintzat helburu honetara egokituz .

Eskualde honetan emakumeen eskubideak modu sistematikoan urratzen dira, marjinalitate egoeran eta gehiegikerien aurrean babesik gabe utziz. Honelako proiektuen bitartez, medicusmundi bizkaiak eta lan egiten dugun tokiko erakundeek emakumeen behar izanei eta eskaerei erantzun multisektorial eta interisntituzional bat bilatzeko estrategiak lantzen ditugu

medicusmundik Arabako Larrialdietarako Funtsarengana jo du ruandako uholdeen ondorioz kaltetuei laguntza emateko

Aurten urtaro euritsua bereziki gogorra izan da Ruandan, eta uholdeen eta lur-irristatzeen ondorioz 95 pertsona zendu dira eta beste 195 zauritu. Gainera uzta eta abereen galerak arrisku nutrizionaleko egoera eragin du, kasu askotan bere etxebizitzak ere galdu dituen biztanleriaren artean.

Hondamendien Kudeaketarako Ministerioak (MIDIMAR) suntsitutako 370 etxe, galdutako nekazaritzarako 4.560 hektarea eta 700 abelbururen heriotza zenbatu ditu herrialdean zehar.

Egoera hau arintzen laguntzeko, herrialde afrikarrean proiektuak elkarrekin garatzen ditugun medicusmundi Álava/araba eta medicusmundi bizkaia erakundeok laguntza eskatu diogu Arabako Larrialdietarako Funtsari oinarrizko elikagaiak, sukalderako tresnak, mantak, koltxoiak, xaboia, uren araztegiak eta etxea galdu duten pertsonentzako teilatuak egiteko xaflak erosi ahal izateko; 29.662,42 euroren balioagatik.

Inundaciones Ruanda - Fondo de Emergencia de ÁlavaEkintza honen bitartez, Kamonyi Distrituan babesten ditugun zazpi kooperatibak osatzen dituzten emakumeei eta beraien familiei laguntza emango diegu, guztira uholdeengatik kaltetuak izan diren 236 pertsonei laguntza helaraziz.

medicusmundik 1994tik egiten dugu lan Kamonyi Distrituan, oinarrizko higiene eta saneamendurako, osasunean lehen mailako arreta eta garapen sozio-ekonomikorako proiektuak burutuz, emakumeek osatzen dituzten zazpi kooperatiba bultzatuz. Urte hauetan zehar, bertako kideak diren UGAMA eta ARDE KUBAHO erakundeekin batera garatu ditugu proiektuak, eta baita antzeko larrialdi egoeren aurrean bitartekaritza lanak egin ere.