Archives for apirila 2018

On Bittor Garaigordobil, MMB Ekuadorrera eraman zuen gizona hil da

medicusmundi bizkaren kide zuzena ez izan arren, Bittor Garaigordobil erakundearen jaiotzan egon zen, eta orain dela 52 urte Ekuadorren sartu gintuen pertsona izan zen. Bilboko Misio Diozesiarretako kidea, apirilaren 24an zendu zen, 102 urte zituelarik.

Mon. Garaigordobil (1915eko urriaren 17) Abadiñon jaio ze arren, 34 urte eman zituen misiolari gisa, eta 1948an Euskaditik Ekuadorrera joan ziren lehendabiziko zortzi misiolarien taldean egon zen.

Behertxuenganako zeukan lehentasunak nabarmendu zuen Ekuadorren egindako lana. Beti bereizi izan zen bere izaera apalagatik, eta apezpiku izendatu zutenean “euskal misiolarien taldeko kide bezala” izatearen baldintza jarri zuen.

Bere bizitza ORDAGO A PEQUEÑA dokumentalean irudikatu zuten:

 

Las Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren seigarren edizioa

Larunbat honetan, apirilak 21, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako Parte Zaharreko kaleetan proba burutu eta gero, bertako zenbait dendaren laguntzarekin, bukaerako jaia egin zen Kresalan, eta han banatu zitzaizkien sariak talde irabazleei.

Las Lorocas taldeak eskuratu du lehen saria, alegia, Erdialdeko Amerikara bidaian joatea, non taldekideek aukera izango baitute medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko. Bigarren sailkatuak, Txintxingorri taldeak, bidaiatzeko diru-laguntza bat jaso du, Espainiako estatuaren barruan edo herrialde mugakide batean elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.

Gazteak Hegoaren bila - jovenes en busca del sur

Las Lorocas taldea lehen saria jasotzen

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketa bi urtean behin antolatzen dute Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia eta medicusmundi gipuzkoa), EAEko 19 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta, lau kideko taldeetan parte har dezaten. Aurten lehiaketak proposatzen dituen lau proben bidez (esketx bat egitea, irrati-mezu bat grabatzea, kanta bat sortzea, eta sorpresazko azken proba), osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko egoerez gogoeta egiteko gonbita egin zaie. Proba-formatu horien bidez, zenbait galderari erantzun behar izan diete; esaterako, ea zer rol jokatu behar duten erakundeek osasun-sistemak sendotzeko edo ea ekitaterik ezeko egoerarik dagoen osasun-zerbitzuen erabileran. Helburua, gazteak osasun-arloko ekitatearen alde mobilizatzea, maila globalean partekatutako ardura baten ikuspegitik.

Halaber, beste eragile batzuk inplikatuz sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak laguntza jasoko du proben ebaluazioan, Donostiako UPV/EHUko Erizaintza Eskolaren, Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoko –medicusmundi bizkaiak Hondurasen lankide dituen kontraparteetako bat– familia-osasuneko taldeetako zenbait ikasleren, eta Haziak arabar musika-taldearen eskutik.

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketaren seigarren edizio hau “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren bigarren fasearen barruan kokaturik dago.

2018ko Ohiko Batzar Nagusia

Larunbatean, apirilaren 21ean, medicusmundi bizkaiako Ohiko Batzar Nagusia ospatu genuen, Bizkaiko Medikuen Eskolan. Elkarretaratzean, Hezkuntza, Afrika eta Erdialdeko Amerikako proiektuen eta erakundeko administrazioko arduradunek 2017 urtean zehar egindako lana erakutsi zuten. Bestalde elkartearen estatuak betetze aldera, Zuzendaritzako Batzordeko karguak berritu ziren.

Batzarra bukatzean, duela gutxi aurkeztutako LA SANIDAD EN SHOCK: NEGOCIANDO CON LA SALUD dokumentalaren emanaldia egin genuen.

Hauek dira hurrengo bi urteetan Zuzendaritzako Batzordean egongo diren pertsonak:

KARGUA 

 IZENA – ABIZENAK

LEHENDAKARITZA

Miren Itziar Irazabal Aguirre

LEHENDAKARIORDETZA

Jon Arrieta Pérez

DIRUZAINTZA

Mitxel Casado Souto

IDAZKARITZA

Naroa Ciordia Landeta

BATZORDEKIDE

Idily Mérida Martínez

BATZORDEKIDE

Raquel Calvo Larralde