Archives for martxoa 2018

Crowdfundingaren helburua beteta: materialak GUatemalako El Reposo herriko osasun zentrora heldu dira

2017an, Guatemalako El Reposo herriko osasun zentroko egoera hobetzeko Crowdfunding kanpaina egin genuen. medicusmundi bizkairen boluntarioen parte hartzeari, Ur Basque People erakundearen laguntzari, Kukumiku plataformari eta parte hartu zenuten pertsona guztiei esker, helburua lortu genuen eta herri honetako biztanleek beraien osasunerako sarbidea bermatzen duen zerbitzu medikua dute.

Asier Alberdi, erizaina eta medicusmundi bizkaiako boluntarioak prozesua niolako izan zen azaltzen digu:

El Reposo herriko osasun zentroan gutxieneko baldintza duinak sortzeko helburuaekin eta hemen Euskal Herrian, hegoaldeko herrialdeen arazoak ikustarazteko “Osasuna, Guatemalan ere eskubide bat” proiektua sortu zen. Honetarako, besteak beste osasunerako eskubidea bezalako ardura zuen medicusmundi bizkaiako boluntario gazte talde bat batu zen.

Eremu honetan ikerketa txiki bat egin ostean, gure esku artera heldu zen El Reposo herriko osasun zentroaren kasua heldu zen. Quetzaltenango departamentuaren hegoaldean kokatutako herri honek 3.709 biztanle ditu, eta denentzako zegoen osasun zentroak urritasun argiak zituen komunitatearen osasun behar izanak hornitzeko. Azkenik Crowdfunding edo finantzaketa kolektibo bat egitea erabaki zen. Helburua 3.500 euro lortzea zen, txertoentzako hozkailu batentzako, medikuntza josturarako materia lortzeko, haurdun dauden emakumeen jarraipena egiteko doppler fetal bat, diabetesaren kontrola izateko glukometro eta sabai faltsu batentzako igeltxo xaflen bitartez osasun zentroa egokitzeko.

40 egunetan zehar hainbat pertsonek beraien hondar apurrak jarri zituzten donazio anonimoen bitartez, eta gutxika-gutxika behar genuen kopurua batzea lortu genuen.

Honekin batera “Guatemalarekin elkartasun ahotsak” jardunaldiak egin genituen. Hauetan mahai inguru bat egin zen osasunerako eskubideari buruz eta zenbait kontzertu eta ikuskizun ere egon ziren, non dirua batzeaz gain proiektua ere ezagutzera eman genuen. Ur Basque People erakundeari esker bigarren ekintza bat ere egin genuen “Lau Ordu Solidario” izenpean. Hainbat pertsonek babestu zuten ekintza Fadura piszinan egindako besakada solidarioen bitartez.

Azkenean heldu zen eguna eta gure helburua beteta zegoen. Gure ekarpen txikiari esker eta beste hainbeste pertsonen esku zabaltasunari esker, El Reposo herriak bertako biztanleak modu egokian zaintzeko baliabide gehiago zituen, osasunerako eskubidea gauzatuz.

Asier Alberdi, medicusmundi bizkaiako boluntarioa

 

Eskerrak emateko El Reposon grabatu duten bideoa:

 

Crowdfunding kanpainari esker batutako funtsei esker, El Reposoko osasun zentroakhonako materialarekin hornitu izan ahal da:

  • Ikuskapen teknikorako esku-ohe berri bat
  • hozkailu bat
  • Sabaia berristeko materialak
  • txertoentzako termo bat
  • Esfigmomanometro bat
  • Diagnostikorako tresneria otorrino eta oftalmoscopio batekin
  • Balantza pediatrikoa eta digitala
  • Ekografiak egiteko dopplerra
  • Disekzio tresneria
  • Nebulizadore familiarra
  • Termometro digitala
  • Glukometro bat tira reaktiboekin
  • Giltzurrun kirurjiko bat
  • Loturentzako artaziak
  • Gorputz arrotzentzako pintzak
  • Oximetroa
  • Estetoskopioa
  • Pintza hemostatikoa eta disekziorako pintzak
  • Plazentarentzako garbiontzi bat
  • Hiru gortina joko
  • Plastikozko 24 aulki
  • Kristalezko ateak dituen metalezko liburutegi bat

 

 

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren ekitaldian 19 eta 30 urte arteko berrehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, lau kideko taldeetan.Martxoaren 5ean abiatu zen lehiaketa honetan, parte-hartzaileek gogoeta egin ahalko dute osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko egoerez, lau proba eginez.Hori guztiaren helburua dagazteak osasun-arloko ekitatearen alde mobilizatzea, maila globalean partekatutako ardura baten ikuspegitik.

Jokoak lau proba ditu; hain zuzen, lehena dagoeneko argitaratu da www.jovenesenbuscadelsur.orgwebgunean, eta parte hartzen duten taldeak hartan ari dira buru-belarri. Proba horretan, esketx bat sortzeko proposatzen da, osasun-sistema inklusibo bat aldarrikatzeko, neurriak ezarriko dituena osasunerako eskubidea pertsona guztientzat bermatzeko, haien generoa, gizarte-klasea, ikasketa-maila edo jaioterria edozein izanik ere.

Hurrengo probak martxoaren 19an eta apirilaren 2an argitaratuko dira.Azken proba, laugarrena, apirilaren 21ean egingo da, Donostian, eta egun berean  izango da sari-banaketaren ekitaldia.Proba horietan zehar, parte-hartzaileek lehiaketaren gaiaren inguruko zenbait galderari erantzuna ematen saiatuko dira:Zer rol jokatu behar dute erakundeek osasun-sistemak sendotzeko?Badago ekitaterik ezeko egoerarik osasun-zerbitzuen erabileran? Eta abar.Sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak laguntza jasoko du proben ebaluazioan, Donostiako UPV/EHUko Erizaintza Eskolaren, medicusmundi Bizkaiak Hondurasen lankide dituen kontraparteen eta Arabako musika-talde baten eskutik.

Gazteak hegoaren bila

Gazteak hegoaren bila

Talde irabazleak Erdialdeko Amerikara joango da bidaian, eta aukera izango du medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko.Bigarren sailkatzen den taldeak bidaiatzeko diru-laguntza bat jasoko du, Espainiako estatuaren barruan edo herrialde mugakide batean elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.

Gazteak Hegoaren bila sentsibilizaziorako joko-lehiaketa bat da, medicusmundik antolatua, helburu bikoitza duena:batetik, gazteen ezagutza eta interesa areagotzea Hegoaldeko herrialdeetako errealitatearen inguruan; bestetik, taldekako sortze-lana bultzatzea.Lehiaketaren seigarren ekitaldi hau “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud. Fase II” izeneko proiektuaren barruan kokaturik dago.

LAN ESKAINTZA: Aholkularitza

ASECSA HEZIKETA POLITIKORAKO ESKOLAREN IKUSPEGI TEMATIKO ETA METODOLOGIKOAREN DISEINUA ERATZEKO AHOLKULARITZA. Chimaltenango, Guatemala

Aholkularitzaren helburuak:

Aholkularitza honen helburu orokorra, ASECSA Hezkuntza Politikorako Eskolan, despatriarkalizazio prozesua helburu bihurtzeko laguntza ematea, Herrien Ongi Bizitzeko paradigmarekin bat datorren ideia bultzatuz.

Aholkularitza hau, “Ongizatareako osasun integrala bultzatzen Guatemalan: eskubideak, artikulazioa eta inzidentzia (II. fasea)”  proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Honen gauzatzaileak ASECSA eta medicusmundi bizkaia  -MMB- dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskadi Agentziaren finantziazioarekin.

Baldintzak:

– Genero ikuspegia duten giza ikerketetan parte hartzaile gisa gutxienez 5 urteko esperientzia.

– Proiektuaren antzekotasuna duten hiru proiektutan parte hartu izana.

– Jatorrizko herrietako komunitateen antolakuntzan, emaginene eta terapia tradizionalen analisian esperientzia frogatua.

-Interkulturalitatean, Ongizatearen paradigman eta mayen ikupegian ikasketa eta esperientzia frogatua.

-Esku-hartzea egingo den eremuaren testuinguru sozialaren ezagutza.

– Elkarbizitza eta interkulturalitaterako trebetasuna

 

“Osasuna, denon ardura”

medicusmundik Osaldek antolatu dituen osasunaren defentsan herritarren parte hartzea bultzatzeko antolatu diren jardunaldietan parte hartuko du, martxoaren 2 eta 3an.

medicusmundi arabak, medicusmundi bizkaiak eta medicusmundi gipuzkoak, OSASUNA DENON ARDURA, Osaldek eta Osasunerako Euskal Foroak antolatzen dituzten jardunaldietan parte hartuko dute.

Jardunaldien helburua, Osasunerako Euskal Foroak hasieratik landu dituen gaietan herritarren parte hartzea sartzea izango da.

Bati-bat hiru gai jorratuko dira batez ere: Giza determinatzaileen eragina, osasun sistemen egonkortasuna eta herritarren parte hartzea

Medicusmundik, Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak ikerketaren aurkezpenarekin parte hartuko dute. Ikerketa hau OPIK, Osasunerako Gizarte-Baldintzagile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldeak egin du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten testuinguruan.

Izen ematea  Osalde.org webgunearen bitartez edo op.paisvascomail.com helbidera mezu bat buidaliz egin daiteke.

Egin klik hemen programa osoa ikusi ahal izateko.