Archives for apirila 2016

EAEko Lankidetzari buruzko Legea ez dela betetzen salatu dute Eusko Legebiltzarrean eta zerga-arintze handiagoa eskatu

Osasungintzan espezializaturiko GGKE medicusmundi, Munduko Medikuak eta Prosalus elkarteek  joan den astean berriz ere egin zioten Eusko Legebiltzarrari historikoa den eskaera bat: EAEko Lankidetzari buruzko Legea betetzeko, lege horretan Euskadiko BPGaren % 0,7 garapenerako lankidetzara zuzentzea ezarrita dago eta. 2015eko “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan” txostenaren aurkezpenean, hiru elkarteek argi utzi zuten Eusko Jaurlaritzak ez duela lege hori  beteko beste urte batean, 2016an, eta 2012ko zenbatekoetara ere ez dela itzuliko, % 0,7ra iritsi aurreko pauso gisa, Legebitzar-batzordean hitzeman zen bezala.

[Read more…]

medicusmundi BANKU KONTU KORRONTEAK: EKUADORRERAKO DIRU LAGUNTZA BILKETA

medicusmundi Ekuadorreko lurrikararen ondorioz sortutako kalteentzako emergentziazko diru laguntza bilketan ari da lanean. Las cuentas habilitadas son las siguientes:

Caja Laboral kutxa ES68-3035 0222 17 2220026844

Banco Santander : ES06 0049 0001 5928 1001 6616

Unicaja ES 65 2103 0901 6500 3001 3226

Bilketa honen helburua afektatutako familiei laguntzak ematea da (janaria, ur edangarria, oinarrizko sendagaiak eta higiene pertsonalerako elementuak); batez ere, Esmeraldas probintziako jendearentzako.

Zelan burutuko dugu?

Herrialdean ditugun bi bazkide lokalen bitartez bideratzen dugu, CECOMET eta FONDO ECUATORIANO POPULORUM PROGRESSIO; banaketan gardentasuna bermatuz eta kalteen identifikaziorako ardura gure eginez, item desberdinen entrega ekitatibo eta gardenari dagokionez.

Ekintza garatzea eta koordinatzea dugu helburu; ekintzan laguntzeko eta bikoiztasunak ekiditeko baliabideak dituzten udalerri, probintzia kontseilu, Babes Zibilerako komite, GKE eta bestelako erakundeekin.Horrela, denbora tarte txikienean jende kantitate handienera irits daiteke.

Guatemala: erauzketa enpresak giza eskubideen aurrean

Pasa den martxoan Frente de Defensa Miguelense FREDEMI-k komunikatu bat plazaratu zuen, zeinetan publikoki adierazten zen Montana Exploradora de Guatemala enpresako (Goldcorp enpresa kanadiarrarekin elkarlanean dagoena) langileek Marlin meatzetik hurbil dauden komunitateetan sinadurak batzen zebiltzala, tunel bidezko meatzaren hedapenaren alde egiteko.

Horrenbestez, zonaldean ekintza honek eragiten ari zen inpaktu negatiboa salatzen zen; eta komunitateei ez sinatzeko eskatzen zitzaien. 2003an, Oscar Berger-en gobernuak Marlin metaza baimendu zuen 20km karratutan urrea eta zilarra ustiatzeko San Miguel de Ixtahuacán eta Sipacapa-n, San Marcoseko departamenduan.

Hasieratik komunitate indigenek erauzketarako enpresa honen instalazioaren aurka daudela adierazi zuten. Izan ere, kontziente ziren meatzeko azterketek zekartzaten kalteen inguruan, ez soilik osasunean baizik eta ongizate naturaletan ere (ura, lurra eta airea), bizitza duin batentzako beharrezkoak.

Oposizioa argi geratu zen 2005eko ekainaren 18an Sipacapan aurrera eraman zen komunitate kontsultan; biztanleriaren %98ak EZEZKOA eman zion ustiapenari eta meatz-ustiapenari.

Hala ere, kontsulta atzera bota zen, herrialdearen beste hainbat puntutan egindako kontsultekin gertatu zen moduan, gobernuek “ez lotesle” moduan kalifikatu baitzuten. Horrela, modu sistematikoan hautsi egin zen herrien soberaniarako eskubidea.

Komunitate indigenei eskubideak kentzen dizkieten bitartean, Guatemalako elite político eta ekonomikoak herrialdea salgai ipintzen jarraitzen dute.

Egun, 22 departamendutatik 16tan dute ustiapenerako emakida; zehazki 106 udalerri, 343 lizentzia indarrean daudelarik. Horrenbestez, Energia eta Meatz Ministerioak 611 lizentzia eskaera zenbatzen ditu mineral eta eraikuntzarako materialekin erlazionatuta.

Erauzketarako politika honek, azken urteetan indarrean dagoena, badirudi aliatua izango duela egungo gobrenuan, Errepublikako presidentea Jimmy Morales delarik. Horrela, bere Energia eta Meatz ministroak, Juan Pelayo Castañón, 2016ko otsailean adierazi zuen emakiden luzamendu eta arintzearen amaiera.

Testuinguru honetan sailka daitezke Goldcorp enpresaren azken mugimenduak, zeinek Alejandro Maldonadoren gobernu igarokorraren luzapena eskatu zuen. Legediaren arabera Guatemalako meatzeek gehienez 20km karratu dituzte gainazaleko eta lurpeko ustiapenerako. Hori dela eta, gutxienez bi urte gehiagoz jarraitzeko estrategia  izan zen ustiatutako kilometro bat kentzea, etekinik eman ezin zezakeena eta ondorioz, ezin zezakeena potentziala zuen kilometro bat gehiago gehitu lurpean; eta bere ustiapen zonaldekoa ez zena. Totalean 20km karratu. Horrela, urtarrilaren 11an Marlin meatzeko hedapena onartu zen; egungo gobernuarekin aurrera jarraitzen duen hedapena.

Badirudi kanadiar transnazionalak Guatemalako egungo gobernuaren oniritzia duela; aldiz, ez du San Miguel de Ixtahuacán eta Sipacapa bezalako komunitateen oniritzia, erresistentziarekin jarraitzen dutenak.

Borroka honetan, medicusmundi bizkaia, Mugarik Gabe eta Farmamundirekin batera, komunitate hauen eskubideen alde agertzen gara erauzketarako transnazionalen erasoen aurka.

TTIP ETA OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA

Mario Fernández, OSALDEko eta Osasun Aldeko Euskal Foroko kidea.
TTIP benetako mehatxu izan daiteke osasunerako eta gaur egun lortuak ditugun osasun-sistemetarako.Gaur egun ezagutzen dugun Osasun Sistema Nazionala (OSN), bere arazo guztiekin, nazioarte mailan munduko onenetako eta eraginkorrenetako bat bezala ikusia dago.Espainiako Estatuan Osakidetzak ospe eta estimu handia du alde horretatik.Adituek diotenez, “osasun-sistema unibertsalek –jabetza eta kudeaketa publikoarekin eta Lehen Mailako Arretan oinarriturik– eskaintzen dituzte emaitzarik onenak osasungintzan, eta halaber, eraginkorrenak, orekatuenak eta gizatiarrenak dira”.

[Read more…]