Archives for martxoa 2016

“Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” tailerra

Faktoria Lilarekin batera indarkeria sinbolikoaren inguruko tailerra aurkezten dizuegu. Ez dakizu indarkeria sinbolikoa zer den? Gaian gehiago sakondu nahiko zenuke?  Indarkeria sinbolikoak emakumezkoen gorputz eta osasunean eragin zuzena duen indarkeria mota da, non lehen plano batean gizartearen begietara ezkutuan dagoen. Horrela, ikastaro honen bidez kontsientzia zabaltzea dugu helburu, ikuspuntu desberdinak plazaratzeko eztabaida sortzea eta gaian sakontzea. Animatzen zara?

Tailer honek indarkeria sinbolikoak emakumeen gorputzean duen eragina aztertzen du eta, batez ere indarkeria sinbolikoak osasunean eragin ditzakeen ondorioak. Emakumeek historian zehar bizi izandako ikusgaitasun eza landuko dugu alor desberdinetan, hala nola, ezagutzaren alorrean, zientzian, osasunean eta kulturan; baita genero roletan eta estereotipoetan ere, produktu kultural eta hedabideetan emakumeen errepresentazioa murrizten dutenak. Horrela, horrek guztiak emakumeen gorputzean duten eragina landuko da.

Emakumeengan erabiltzen den indarkeria mota desberdinak nola detektatu landuko dugu; hain indarkeria zolia konturatu ere ez garela egiten indarkeria horretaz… “Ez dago botere forma gaiztoagorik desberdintasuna gauzen modu natural gisa aurkezten duena baino” (Lukes).

Izan ere, gure bizitzetan eragiten duen erreminta da kultura popularra, estereotipoen sorrerarako eta hazkunderako tresna. Indarkeria sinbilikoa erailtzen gaituen eta pobretzen gaituen modurik eraginkorrenetakoa da, tontotzen gaituelarik.

Ikastaroan landuko dena zer den jakin nahiko zenuke? Hemen duzu programazioa. Ez ahaztu, izen-eman apirilaren 18a baino lehen!

Informazio gehiago eta izen-ematea: bizkaia@medicusmundi.es (mezuan gehitu beharko dituzu zure izen-abizenak; helbide elektronikoa eta telefonoa; erakunde, instituzio edo organismo baten parte zaren; parte hartzeko interesa edo motibazioa; eta tailerraren izena “Matxismoak erail eta pobretzen du, tontotzen baitu”.

Euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera izango duzue.

Plaza mugatuak

GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU!

Ez duzu izena emateko denborarik izan? Izena emateko epea konturatu gabe pasa al zaizu? Ezagutzen duzun norbaitek parte hartuko du eta zu irrikitan zaude orain? Egon lasai!

GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU!

19 eta 30 urte bitarteko bazara eta Euskadin bizi eta ikasi edo lanean bazabiltza…

Lau pertsonaz osatutako talde bat sortu eta izena eman GAZTEAK HEGOAREN BILA lehiaketan,  web orrialde honen bitartez.

Irabazteko, Osasun Giza Eskubide gaiari buruzko lau froga gainditu beharko dituzue

ADIMENA ZORRUZTU, IZAN ZAITEZTE ZORTZAILE! PARTE HAR EZAZUE!

 

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, medicusmundi bizkaiak Ruandan giza eskubideen, emakumeen eskubideen eta osasun eskubideen garapenean egindako lanari aipamen txikia egin nahi diogu.Izan ere, elkartea bertan hasi zen lanean orain dela 50 urte.

[Read more…]

http://www.medicusmundibizkaia.org/4980/?lang=eu

Gazteak Hegoaren Bila 2016

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren bostgarren edizioan

medicusmundik gonbita egiten die Euskadiko gazteei
gogoeta egin dezaten osasun-zerbitzuen erabileran
gertatzen diren ekitaterik ezeko egoerez

Bosgarren aldiz, Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek dei egiten diete bertako gazteei Gazteak Hegoaren bila lehiaketan parte hartzera. Lehiaketaren ekitaldi honetan, helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea.

Aurrekoetan bezala, medicusmundik talde-lana sustatzeko asmoa du. Horregatik, 19 eta 30 urte bitarte edukita, EAEn bizi diren, ikasten duten, edo lan egiten duten gazteek lau kideko taldeak eratu beharko dituzte, eta izena eman, 2016ko martxoaren 18ra arte, webgune honetan: http://www.jovenesenbuscadelsur.org. Halaber, sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak beste entitate batzuen laguntza izango du probak taxutzeko, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Harresiak Apurtuz edo Donostiako Erizaintza Eskola tartean direla.

Jokoak lau proba izango ditu, www.jovenesenbuscadelsur.org webgunean argitaratuko direnak, apirilaren 1ean, 15ean eta 29an, hurrenez hurren. Azkena maiatzaren 21ean egingo da, Vitoria-Gasteizen, eta nahitaezkoa izango da parte hartzea, punturik emango ez duen arren. Epaimahai batek lanen edukia, aurkezpena, originaltasuna eta sormena balioztatuko ditu, eta bi taldek sari bana eskuratuko dute. Lehen saria lortzen duen taldeak, Perura joango da bidaian, eta aukera izango du medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko. Bigarren sailkatzen den taldeak, bidaiatzeko diru-laguntza bat jasoko du, Espainiako estatuaren barruan, elkartasunarekin eta lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketa “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. inequidades en el acceso a la salud (ekitaterik ezeko egoerak osasun-zerbitzuen erabileran) deritzon proiektuaren barruan dago kokaturik. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du proiektua, eta UPV/EHUrekin batera ikerketa bat egiteko helburua du, beste jarduera batzuen artean, lehiaketa hau egiteaz gain, euskal osasun sistemaren pribatizazio-prozesuei buruz, bai eta osasun-zerbitzuak erabiltzean egoten diren desparekotasunei buruz ere, zenbait alderdi kontuan harturik, hala nola gizarte-klasea, sexua, jatorria, eta abar.

Anima zaitez! Hemen dituzu lehiaketaren oinarriak; parte hartu nahi? Izena eman!