Archives for iraila 2014

Osasun unibertsalaren alde, osasun-bazterketaren kontra

 

Badira bi urte Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasunerako eta honen kalitatea hobetzeko eta prestazioak aseguratzeko ELD 16/2012 indarrean sartu zenetik. Dekretu honek osasun-txartelarik gabe utzi zituen 800.000 pertsona, gutxi gorabehera, eta beregan zekarren baita ere gizarteak osasun publikoa eskubide bezala ez hartzen hastea.

Hori dela eta, estatu osoko 63 elkarte eta plataforma bildu dira honen inguruan ondorengo manifestatua sinatzeko:

Contra la exclusión sanitaria, en defensa de la sanidad universal

“Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa abian da!

2. lehiaketa kartelaIrailaren 15ean abian izango da “Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa, medicusmundi bizkaia elkarteak antolatuta, Mugarik Gabe-k eta Pikara Magazine-k lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzaz.

Emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea, hemen zein Hegoaldeko herrialdeetan, du helburu lehiaketa honek. Aurteko edizioan, emakumeek pairatzen duten indarkeria sinbolikoa salatzean jarriko da arreta, indarkeria sinbolikoa emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen urraketa bezala salatuz.

Indarkeria sinbolikoa ikusezin, leun eta normaltasun handiko indarkeria mota da, baita gorputz-indarkeria baino agerikotasun gutxiagokoa, hortaz, gorputz-indarkeria baino iruzurrezkoagoa, zeren emakume eta gizonen arteko desberdintasunak mantentzen zein betierekotzen laguntzen duen.

Publizitatea, moda, abestien letrak, errefraua zein atsotitzak, bideo-jokuak, eleberriak, aldizkariak eta karikaturak, besteak beste, emakume eta gizonen arteko menperatze eta ezberdintasunezko harremanak transmititzen eta natural egiten dituzten bitartekoak dira. Bitarteko hauen bidez transmitizen diren mezu gehienak, batzuetan, oharkabean erabiltzen dira, berezko identitate kulturala, tradizioa eta eguneroko jarduera dela eta. Modu honetan, emakumeak zer diren eta egiten dutenganako mesprezua eta iseka bultzatzen duten mezuak transmititzen dira, baita emakumeek egiten dutenganako beldurra eta mesfidantza zein emakumeen mendetasuna eta gorputz-indarkeria eta guzti legeztatzen duten mezuak hedatzen laguntzen da.

Lehiaketa honetan Bizkaian jaio, bizi, lan egin edo ikasten duen edozein pertsonak har dezake parte, hala ere, parte-hartzea taldeka izan behar da, 4 pertsonaz osatutako taldez, hain zuzen. Beraien ikus-entzunezkoa egiteko talde bakoitzak medicusmundi bizkaiak lehiaketa honetarako proposatzen dituen bi abestien artean bat hautatu behar izango du:

1- Mi cuerpo no se vende Idily Adalicia Mérida eta Sacate Jag guatemaldarrek egindako kolaborazioa:

Mi cuerpo no se vende (mp3)

Mi cuerpo no se vende (youtube)

2- Zauriak Esne Beltza feat Olaia Aretxabaleta:

Zauriak  (mp3)

Zauriak (youtube)

Ikus-entzunezko lanak bideo-plataforma batera (youtube, vimeo, etab.) igo behar izango dira eta esteka hori, zein taldea osatzen duten pertsona guztien datuak, email batean bidali behar izango dira, azaroaren 5a baino lehenago, hurrengo posta elektronikora:
educa.bizkaia@medicusmundi.es.

Informazio osoa: Oinarriak