Archives for maiatza 2014

Uraren Nazioarteko eskubidea

Ura bizitzaren funtsa da. XXI. mende honetan, edateko ura eta saneamendua bizitza eta osasunerako ezinbestekoak dira, eta funtsezkoak pertsona guztien duintasunerako. [Read more…]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Ana Silvia Monzón Monterroso

Bigarren artikulu honetan, ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri bat aztertuko dugu, Giza Zientzietan Doktorea den Ana Silvia Monzon Monterroso, Guatemalako emakumezkoen mugimenduetako erreferentzia bat. [Read more…]

250 erakunde baino gehiago enpresek gauzatutako giza eskubideen urraketen kontrako kanpainaren alde agertu dira

Joan den 2013an, Enpresen eta Giza Eskubideen inguruko DESC sareko Herrien Foroa ospatu zen Bangkoken. Bertan, parte-hartzaileek baterako aldarrikapen bat sinatu zuten, enpresek gauzatutako giza eskubideen urraketen kontrako kanpainaren alde eta, hilabete batean, 140 elkarteek baino gehiago sinatu zuten. [Read more…]

2014ko maiatzaren 15eko formakuntza jardunaldia

Maiatzaren 15ean trebakuntza jardunaldi bat antolatu zen medicusmundi bizkaiako egoitzan, Bateginez GKEren laguntzari esker. Bi elkarteen artean trebakuntza prozesu bat hasi genuen, hurrengo hilabeteetan garapen lankidetza proiektuetan elkarlanean arituko diren borondatezko lankide taldearentzat.

 

Gazteen zati bat Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programaren bitartez parte hartuko dute eta, gainerakoak, espezializazio praktikak burutuko dituzte.

Colectivo Poder y Desarrollo Local Elkartearen komunikatua, la Puyako irtenarazte bortitzaren inguruan

 

Colectivo Poder y Desarrollo Local (CPDL) Elkarteak la Puyako irtenarazte bortitza salatu egin du, maiatzaren 23an argitaratutako komunikatu batean. Hori dela eta, errepresioaren amaiera eta zaurituen arreta medikoa bermatzea eskatu diete Mauricio López Bonilla eta bere menpe dauden Guatemalako segurtasun indarrei.

 

La Puya San Pedro Avampuc eta San José El Golfoko udalerrietako hainbat herrixken biztanleek era baketsuan defendatuta daukaten lekua da, Exmigua enpresak eta Guatemalako agintariek bultzatutako urre eta zilar erauzketa-proiektuaren aurrean. Enpresa eta gobernuak, la Puyako biztanleen ezetza dela eta, indarraraz baliatu dira beraien helburuak lortu ahal izateko.

Komunikatu osoa irakurri nahi baduzue, pdf formatuan eransten dizuegu.

Honduraseko emakumeen kontrako indarkeria; misoginia armatua eguneroko indarkeriako eszenatokian

Hondurasen oso zaila izaten da emakumeen kontrako indarkeria aztertzen duten estatistikak aurkitzea. Gainera, askotan instituzioen arabera kopuruak aldatzen dira. Hori dela eta, CDMak, 2002an, idatzizko prentsan argitaratutako genero-indarikeriaren inguruko albisteak hartzen hasi zen, estatistika “ofizialak” lortzeko arazoari aurre egiteko helburuarekin. [Read more…]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Castellanos

foto verónicaGaur, hasiera ematen diogu ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duten txostengileen errepasoari. [Read more…]

Medicusmundi bizkaiak 2014ko Elikadura-eskubidearen Aldeko Kanpainako panel erakusketan parte hartuko du

Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea dela eta, eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako Sailatik bultzatuta, hainbat panel aurkeztuko dira Bilboko Metroko lau geltokietan. [Read more…]

Europako hainbat elkarteek Europako hauteskundeetako hautagaien konpromisoa eskatzen dute osasunarekin zerikusia duten arazoekin amaitzeko

Maiatzaren 25ean Europan egingo diren hauteskundeak direla eta, hainbat izan dira hautagaiei osasunarekin bat egiteko konpromisoa eskatu dieten elkarteek

[Read more…]

“Kooperatiben bitartez, emakumeek euren botere ekonomiko, pertsonal eta familiarra indartzen dute, eta etxeetan duten malnutrizioari aurre egiteko aukera dute”

Ruanda, Afrika Beltzean kokatzen da, eta oso garapen ekonomiko eta sozial ahula du.  Ondorioz, biztanleek alfabetatze-maila txikia dute, nekazaritza bizirauteko modukoa da, bertakoak oso txiroak dira eta azpiegitura ekonomiko eta sozio-sanitarioak oso urriak dira.  Herrialde menditsua da eta, horregatik mila mendixken herria deitzen dute.  Demografia-dentsitate handia izateaz gain, biztanleen sakabanaketa ere oso handia da, eta, beraz, pertsonek zailtasun handiak dituzte azpiegiturak eta zerbitzu sozio-sanitarioak eskuratzeko.  Hainbat arazok dute eragina herritarren osasunean, esaterako, edateko urik ez edukitzeak, higiene gabeziagatik sortutako eritasunek, malariak eta desnutrizioak.

[Read more…]